Gesell Lab

Gesell Laborategia (GesellLab)

 

Gesell laborategia talde dinamikak behatzeko kamera bat da; horrez gain, bertatik behatzen dira elkarrekintzak eta pertsonen arteko harremanak, talde eztabaidak, elkarrizketak, etab. Bi espazio ditu: jarduera garatzeko prestatu dena, alde batetik, eta bestetik, behatzeko espazioa; alde bakarreko ikuspegia duen beira batek bereizten ditu. Bertan egiten diren saioak grabatu ahal izateko audio eta bideo teknologiak ditu.

Erabilera: Erabilera nagusiak zuzeneko behaketa eta elkarrekintzen ebaluazioak dira, baina horrez gain, laborategia esperimentu ikerketarako edo kualitate teknikak garatzeko erabil daiteke (elkarrizketak, talde eztabaidak, etab.), eta, jakina, baita talde dinamikak eta ikerketa teknikak irakasteko ere.

Kokapena: 3. solairuan. Gesell laborategiaren kokapen planoa ikusi.(pdf, 76,3 Kb)

Irudia

Behaketa espazioa:
14 pertsonentzako tokia.

Jarduerarako espazioa:
Jarduera gorabehera, 15/20 pertsonentzako tokia.

Gesell lab okupazioa ikusi.

<img id="aui_3_2_0_1627" src="/image/image_gallery?uuid=5a20a404-2901-4276-8a33-a288192b9a77&groupId=1760370&t=1391157367866" />Gesell lab erabiltzeko eskaera:

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Eskola ordutegitik kanpo gela osoa erreserbatu nahi duen irakasleak "R & R" erabili beharko du, edizio postu guztiak erreserbatuz. Esteka: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.