Objetivos

Helburuak

Irudia

Komunikabideek azkar integratu dute ikusleen partaidetza euren webguneetan. Eskainitako tresna eta plataforma sorta zabala da: informazioaren ebaluazioa, albisteen iruzkinak, albisteak edozein eduki formatuan bidali ahal izatea (testua, audioa, bideoa, argazkia), inkestak, eta abar. Herritarrei, mekanismo horiek, beren iritziak, kexak adierazteko balio diete... Komunikabideentzat, aldiz, marka indartzeko, irakurleen fideltasuna lortzeko eta trafikoa sortzeko estrategia baten parte dira, errentagarritasun ekonomikoa lortzeko bidean.


Azken urteotan komunikabideetan ikusleek sortutako edukientzat espazioa handitu dela ikusten ari gara, eta orain arte informazio profesionalentzat erreserbatutako espazioetan integratu dira. Aldaketa horiek komunikazio-eredu berriak sortu dituzte, hala nola sormen, kazetaritza eta partaidetza modu berriak sorrarazten.

Ziberkomunikabideetan parte hartzeko mekanismoei eta kazetariek parte-hartzeari buruzko jarrerei  buruzko analisiak ugariak dira. Hala ere, ezohikoak dira ikusleen parte-hartzearen kalitatea azterketan zentratu diren ekarpen akademikoak.


Gureiker ikerketa-taldeak ziberkomunikabideek  erabiltzaileen parte-hartzea ahalbidetzeko espazioak eta tresnak aztertuko ditu; Web 2.0 delakoak egiletza kontzeptuan sortu dituen aldaketak eta, ondorioz, komunikabideek nola arautu duten erabiltzaileen parte-hartzea; nola sortu eta mantentzen diren erabiltzaile-komunitateak, eta zeintzuk hauen baitan sortutako harremanak; eta zeintzuk diren erabiltzaileek sortutako edukien ezaugarri narratiboak eta dialogikoak.