accidente_trabajo

Laneko istripuak

Laneko istripua

Langileak gorputzean jasandako lesioa, besteren kontura eginiko lanean edo lan horren ondorioz. (GSLOren 115. art.)

Laneko istriputzat hartzen diren kasuak

  • Bere maila profesionalari ez dagozkion lanen ondorioz izandako istripuak, langileak enpresaburuaren aginduak bete baditu edo bere kabuz egin baditu, enpresaren funtzionamendu egokiari begira. (GSLOren 115.2c art.)
  • Lantokian eta lanorduetan izandako istripuak: laneko istripu dira, kontrakoa probatzen ez bada, lantokian eta lanorduetan pairatutako lesioak. (GSLOren 115.3 art.)
  • "In itinere" izandako istripua: Lantokirako joan-etorrian langileak dituen istripuak. Ez dago ordutegi-mugarik (GSLOren 115.2d art.). In itinere istripu batek honako hiru osagai hauek izan behar ditu:
    • Joan-etorriko bidean gertatzea.
    • Lanaren eta istripuaren artean etenaldirik ez egotea.
    • Ohiko ibilbidea erabiltzea.
  • Laneko eginkizunetan izandako istripua: langileak izandako istripua, eginkizun bat egitera doala edo eginkizun hori lanorduetan egiten ari den bitartean.
  • Sindikatu izaerako hautetsi-karguei dagozkien lanetan izandako istripuak eta baita kargu horien eginkizunak betetzeko egin beharreko joan-etorrietan izandakoak ere. (GSLOren 115.2b art.)
  • Salbamendu-ekintzetan edo antzekoetan izandako istripuak, batzuk nahiz besteak lanari lotuta baldin badaude. (GSLOren 115.2d art.)
  • Langileak lehenago zituen gaixotasunak edo makurrak, istripuak eragindako lesioen eraginez okerrera egiten badute. (GSLOren 115.2f art.)
  • Istripuaren ondorioak gaixotasun interkurrenteen eraginez aldatu badira izaerari, iraupenari, larritasunari edo amaierari dagokionez; betiere, gaixotasun horiek istripuak berak abiarazitako prozesu patologiakoaren ondorioz sortu badira edo gaixoa sendatzeko jarritako egoeran hartutako infekzioen ondorioz izan badira. (GSLOren 115.2g art.)
  • Laneko gaixotasunen zerrendan sartu gabeko gaixotasunak, langileak lana egitearen ondorioz hartu baditu, eta, gaixotasuna lanean hartu duela frogatzen bada. (GSLOren 115.2e art.)
  • Laneko arduragabekeriaren ondorioz izandakoak: ohiko lanean edo lanbidean aritzeko konfiantzaren eraginez izandako istripuak dira. (GSLOren 115.5a art.)

Ez da laneko istriputzat hartzen

  • Langilearen zuhurtziagabetasun ausartegiaren ondorioz gertatutakoak (GSLOren 115.4b art.): zuhurtziagabetasun ausartegia da istripua izan duenak bete ez dituenean, enpresarioak behin eta berriro eta modu agerian, segurtasun eta higienearen arloan emandako arauak, jarraibideak edo aginduak. Arriskua era berean agerikoa, premiabakoa eta larria denean, jurisprudentziak zuhurtziagabetasun ausartegia dela ulertzen du. Gainontzekoetan, zuhurtziagabetasun profesionala izango da.
  • Lanarekin zerikusia ez duten ezinbesteko egoeren ondorioz gertatutakoak, hau da: ezinbestekotasun horrek ez daukanean ezelango loturarik istripuaren unean langilea egiten zegoen lanarekin. Ez da lanarekin zerikusirik ez daukan ezinbesteko egoeratzat hartuko: intsolazioa, tximista edo naturaren beste antzeko fenomeno batzuk (langileak bere ohiko lana aire librean egiten badu, orduan bai izango da laneko istripua). Lanean ari dela atentatu terrorista batek langileari eragiten badio, ez da ezinbesteko egoeratzat hartuko, ezpada beste batek eragindakotzat (GSLOren 115.4 art.)
  • Istripua langilearen doluaren ondorioz izan denean: dolua izango da langileak jakitun, nahita eta maltzurkeriaz eragiten duenean istripua kontingentziako laguntzak lortzeko. (GSLOren 115.4b art.)
  • Beste pertsona baten jarduerak eragindako istripuak: enpresarioaren, lankide baten edo hirugarren baten erru zibil edo kriminalaren ondorio diren istripuak laneko istripu dira baldin eta lanarekin zerikusirik badute. Horrelakoetan erabakiorra da kausa-efektu lotura (GSLOren115.5b art.)

Istripuak, baja eragiten dutenak eta bajarik eragiten ez dutenak

  • Baja eragiten duena: langileak aldi batean ezin izango du lanik egin eta osasun arreta behar du.
  • Bajarik eragiten ez duena: lesioa ez da oztopo egunerako lanerako eta langileak lanean jarrai dezake.

 

Erregimen orokorraren eta Muface-ren arteko aldeak

Irakasle titularra edo katedraduna bazara eta Muface-ren onuraduna, nahiz eta istripua lanekoa izan, lanetik kanpo gertatu izan balitz legez jokatu behar duzu eta ohiko gaixotasuna duzunean joaten zaren osasun zentro berberera joan behar zara.

Irakasle kontratatua edo AZPkoa (Administrazio eta Zerbitzuetako Langilea) bazara, Mutualia-ra (Mutua de Accidentes) joan beharko duzu. Aldez aurretik, baina, OSASUN-LAGUNTZAKO PARTEA bete beharko dizute Prebentzio Zerbitzuan edo ikastegiko administratzaileak.

Istripuaren ikerketa

Kausak zuzendu eta istripua berriro ez gertatzeko egiten da istripuaren ikerketa. Zuk laneko istripu bat izan baduzu, jakinaraz ezazu Prebentzio Zerbitzua inprimakia beteaz.

Arreta-eskaria egiteko orriak, inprimakiak, estekak eta gidak