Ikasturtearen aldaketa

aulas_virtuales_profesorado_cambio_curso

2024/25 ikasturte aldaketa

1. Ikasgela Birtualen Kudeatzailea eta eGelako egutegia

 

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea:

Ikasgela birtualen kudeaketa (alta eman, bateraketa, edukiak kargatu…), Ikasgela Birtualen Kudeatzailea-ren bidez egin daiteke, gestion.ehu.es/gav/ helbidetik:

  • 2024ko ekainaren 30a arte, 2023/24 ikasturteko gelak kudeatzen jarrai daiteke (alta eman, bateraketa, edukiak kargatu…).

  • 2024ko uztailaren 22tik aurrera, irakasleek eGela 2024/25 ikasturteko gela birtualak altan eman ditzakete Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez, GAUR-en irakaskuntza enkargua grabatuta izanez gero. Gela hauek 2025eko ekainera arte kudeatu ahal izango dira.

 

eGela:

eGela-n lan egiteko ikasturte desberdinetako gela birtualetara sar daiteke https://egela.ehu.eus/ URL generikotik:

  • Gelak 2024/25: 2024ko ekainaren 22tik aurrera, irakasleek gela birtual hauetan lan egin dezakete, Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez  ikasgela birtualak aktibatuz gero.
  • Gelak 2023/24: eskuragarri ikasle eta irakasleentzat 2024ko irailaren 30era arte. 2024ko urriaren 1etik aurrera ikasleak ezin izango dira sartu eta irakasleak sartu eta kontsultatu ahal izango dute, baina hauek ezin izango dute editatu.
  • Itxita dagoen ikasturteko gelak 2022/23, 2021/22 y 2020/21: Ikasleak ezin dira sartu. Irakasleek kontsulta moduan bere ikasgelak ikus ditzakete. Ezin dute ikasgeletan editatu.

 

 
 
2024ko ekainak 30era arte
 
2024ko uztailaren 15etik 22ra
2024ko uztailaren 22tik irailaren 30era
 
Urria 2024 *
 

Ikasgela Birtualen

Kudeatzailea

Gelak 2023/24 kudeaketa
Mantenimenduko geldialdia
Gelak 2024/25 kudeaketa

eGelako guneak

2024/25

 
Mantenimenduko geldialdia
Eskuragarri lan egiteko

eGelako guneak

2023/24

Eskuragarri lan egiteko
Mantenimenduko geldialdia
Eskuragarri lan egiteko
Konsultatzeko (Irakasleek)

eGelako guneak

2022/23

2021/22

2020/21

Konsultatzeko (Irakasleek)
Mantenimenduko geldialdia
   Konsultatzeko (Irakasleek)
*OHARRA: Berezko Tituluen eta Doktoregooen kasuan, eGela 2023/24 ikasgela birtualak 2024ko azaroaren 30era arte daude, irakasle eta ikasleentzat, lan egiteko eskuragarri (irailaren 30aren ordez).

 

 

2. Ikasgela birtualen egoera eGelan

 

eGela: gelak "Martxan", "Etorkizunean" edo "Iraganean" sailkatuta daude eGela-n. Sailkapen hori eGelako aginte panelako "Ikastaroaren ikuspegi orokorra" atalean dago.

eGela-n ikasgela birtual guztiek hasiera data daukate (iraila edo urtarrila), ikasturte bakoitzaren oinarrizko egutegia eta irakasgai motaren arabera (lauhilekoa, urtekoa); eta bukaera data ere, uztailaren 31a lehenetsiz. Data hauek dira ikasgela birtuala sailkatzea bideratzen dutenak:

"IRAGANEAN"
"MARTXAN"
"ETORKIZUNEAN"

"Martxan", "Etorkizunean" ala "Iraganean" sailkatuta egoteak ez dauka inolako eraginik lan egiteko ala kontsultatzeko eskuragarri egotearekin. Ikasturte bakoitzean lan egin daiteke (editatu) uztailetik irailera.

  • Gelak 2024/25: hasiera data 2024ko irailean ala 2025eko urtarrilean daukate, 2. lauhilekoak baldin badira. Beraz, "Etorkizunean" saikatuta agertuko dira.
  • Gelak 2023/24: bukaera data 2024ko uztailaren 31a da. Beraz, "Martxan" saikatuta azaltzen dira  data honetara arte eta 2024eko abuztutik aurrera "Iraganean" agertuko dira. Nahiz eta "Iraganean" sailkatuta egon, eskuragarri daude, ikasle eta irakasleentzat, 2024ko irailaren 30era arte.
  • Gelak 2022/23, 2021/22 eta 2020/21: bukaera data 2023ko, 2022ko eta 2021eko uztailaren 31a izan zuten. Guztiak "Iraganean" sailkatuta  daude.

Gela birtualak sailkapena

UZTAILA 2024

ABUZTUA

2024

IRAILA 

2024

URRIA 

2024

URTARRILA

2025

gelak 2023/24

ikastaroak "MARTXAN"
ikastaroak "IRAGANEAN"

gelak 2024/25

urtekoa/1. lauhilekoa

ikastaroak "ETORKIZUNEAN"
ikastaroak "MARTXAN"

gelak 2024/25

2. lauhilekoa

ikastaroak "ETORKIZUNEAN"
ikastaroak "MARTXAN"

gelak

2022/23

2021/22

2020/21

ikastaroak "IRAGANEAN"
eGela plataforman "aginte panela" atalean ikus daitezke irakasgaiak "Martxan", "Etorkizunean" eta "Iraganean" sailkatuta.