Ikasturtearen aldaketa

aulas_virtuales_profesorado_cambio_curso

2023/24 ikasturte aldaketa: eGela 2022/23 eta 2023/24ko ikasgela birtualak

1. Ikasgela Birtualen Kudeatzailea eta eGelako egutegia:

Irudia
 
Ikasgela Birtualen Kudeatzailea:

Ikasgela birtualen kudeaketa (alta eman, bateraketa, edukiak kargatu…), Ikasgela Birtualen Kudeatzailea-ren bidez egin daiteke, gestion.ehu.es/gav/ helbidetik:

  • 2023ko ekainaren 9ra arte, 2022/23 ikasturteko gelak kudeatzen jarrai daiteke (alta eman, bateraketa, edukiak kargatu…).

  • 2023ko ekainaren 14tik aurrera, irakasleek eGela 2023/24 ikasturteko gela birtualak altan eman ditzakete Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez, GAUR-en 2023/24 ikasturterako irakaskuntza enkargua grabatuta izanez gero.

  • 2023/24 ikasturteko gelak 2024ko ekainera arte kudeatu ahal izango dira.

 

eGela:

eGela-n lan egiteko ikasturte desberdinetako gela birtualetara sar daiteke https://egela.ehu.eus/ URL generikotik:

  • Gelak 2022/23: eskuragarri ikasle eta irakasleentzat 2023ko irailaren 30era arte. 2023ko urriaren 1etik aurrera ikasleak ezin izango dira sartu eta irakasleak sartu eta kontsultatu ahal izango dute, baina hauek ezin izango dute editatu.
  • Gelak 2023/24: 2023ko ekainaren 14tik aurrera, irakasleek gela birtual hauetan lan egin dezakete, Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez  ikasgela birtualak aktibatuz gero.
  • Itxita dagoen ikasturteko gelak 2021/22, 2020/21 y 2019/20: Ikasleak ezin dira sartu. Irakasleek kontsulta moduan bere ikasgelak ikus ditzakete. Ezin dute ikasgeletan editatu.

Beraz,  2023ko ekainaren 14etik irailaren 30era arte ikasleek eta irakasleek 22/23 eta 23/24 ikasturteetako ikasgela birtualeetan lan egin dezakete.​​​​​

eCampus

Zerbitzuak

EKAINAK 9 ARTE

2023

EKAINAK 14-IRAILAK 30

2023

URRIA

2023

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea

Gelak 22/23 kudeaketa Gelak 23/24 kudeaketa  

eGelako guneak

23/24

 
Eskuragarri lan egiteko

eGelako guneak

22/23

Eskuragarri lan egiteko
Konsultatzeko (Irakasleek)

eGelako guneak

21/22

20/21

19/20

Konsultatzeko (Irakasleek)
*OHARRA: Berezko Tituluen eta Doktoregooen kasuan, eGela 22/23 ikasgela birtualak 2023ko azaroaren 30ra arte daude, irakasle eta ikasleetzat, lan egiteko eskuragarri (irailaren 30aren ordez).

2. Ikasgela Birtualen egoera

eGela: gelak "Martxan", "Etorkizunean" edo "Iraganean" sailkatuta daude eGela-n

eGela-n ikasgela birtual guztiek hasiera data daukate (iraila edo urtarrila), ikasturte bakoitzaren oinarrizko egutegia eta irakasgai motaren arabera (lauhilekoa, urtekoa); eta bukaera data ere, uztailaren 31a lehenetsiz. Data hauek dira ikasgela birtuala sailkatzea bideratzen dutenak:

"IRAGANEAN!
"MARTXAN"
"ETORKIZUNEAN"

"Martxan", "Etorkizunean" ala "Iraganean" sailkatuta egoteak ez dauka inolako eraginik lan egiteko ala kontsultatzeko eskuragarri egotearekin. Ikasturte bakoitzean lan egin daiteke (editatu) uztailetik irailera.

  • Gelak 2019/20, 2020/21 eta 2021/22: bukaera data 2020ko, 2021eko eta 2022eko uztailaren 31a izan zuten. Guztiak "Iraganean" sailkatuta  daude.
  • Gelak 2022/23: bukaera data 2023ko uztailaren 31a da. Beraz, "Martxan" saikatuta azaltzen dira  data honetara arte eta 2023eko abuztutik aurrera "Iraganean" agertuko dira. Nahiz eta "Iraganean" sailkatuta egon, eskuragarri daude, ikasle eta irakasleentzat, 2023ko irailaren 30era arte.
  • Gelak 2023/24: hasiera data 2023ko irailean ala 2024ko urtarrilean daukate, 2. lauhilekoak baldin badira. Beraz, "Etorkizunean" saikatuta agertuko dira.

2023ko ekainetik 2024ko otsailera arte, ikasgelak honela saikatuko dira:

Gela birtualak

sailkapena

UZTAILA

2023

ABUZTUA

2023

IRAILA 

2023

URRIA 

2023

URTARRILA

2024

gelak

22/23

ikastaroak "MARTXAN"
ikastaroak "IRAGANEAN"

gelak

23/24

urtekoa/1. lauhilekoa

ikastaroak "ETORKIZUNEAN"
ikastaroak "MARTXAN"

gelak

23/24

2. lauhilekoa

ikastaroak "ETORKIZUNEAN"
ikastaroak "MARTXAN"

gelak

21/22

20/21

19/20

ikastaroak "IRAGANEAN"
eGela plataforman "aginte panela" atalean ikus daitezke irakasgaiak "Martxan", "Etorkizunean" eta "Iraganean" sailkatuta.