g9_profesorado

Irakasle eta ikertzaileentzako G9-ren prestakuntza-plana

Unibertsitateen G9 taldea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta honako unibertsitate publiko hauek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Bederatzi unibertsitate horiek  G9-ren Unibertsitatearteko Campus Birtuala eratzen dute eta Burgoseko Unibertsitatearen lankidetzarekin aurten beren unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileentzako XI. Prestakuntza Plana kaleratu dute.

Aurtengoa Irakasle eta Ikertzaileentzako XI Prestakuntza Plana da eta eskaintza, osorik online eta doakoa dena, 31 ikastarok osatzen dute, ondoko 4 arlotan banatzen direlarik:

  • On-line formatzaileentzako Prestakuntza
  • Hezkuntza Digitalerako Metodologia
  • Hezkuntza Material eta Baliabide Digitalak
  • Ikaskuntzarako Ebaluazioa

 

Ikastaro bakoitzaren deskribapen zehatza ondoren eskuragarri duzuen liburuxkan aurki daiteke. Izen-emateko epea 2023ko otsailaren 3tik 23ra da. Izen-ematea G9-ren webgunearen bidez egin daiteke (www.uni-g9.net), inprimaki bat beteta. Irakasle eta ikertzaile bakoitzak, gehienez, bi prestakuntza-ikastarotan eman dezake izena.

Prestakuntza-ikastaro bakoitzeko, 5 plazako kupoa gordetzen da unibertsitateko. Plazak esleitzeko, kontuan hartuko dira izen-ematearen hurrenkera eta unibertsitatearekiko atxikipena. Unibertsitateren batek kupoa bete ezean, plazak beste unibertsitate bateko irakasleei esleituko zaizkie, izen-ematearen hurrenkeraren arabera. Gero, G9-ren unibertsitate bakoitza plazak esleitzeaz arduratuko da, izena eman dutenen artean.

Lehen prestakuntza-ikastaroak 2023ko apirilaren 17tik aurrera hasiko dira. Planean sartutako prestakuntza-ikastaroak gaindituz gero, hori egiaztatzen duen diploma jasoko da.

 

Irudia