Informazio interesgarria

Kongresua

GOI-MAILAKO HEZKUNTZAN HEZKUNTZA BERRIKUNTZA NAZIOARTEKO KONGRESUA.

Noiz eta non

2022/01/21

Deskribapena

10 urtetan berrikuntza, egitura modularra eta metodologiak aktiboak bultzatuz  UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatetan. Aurrez aurrekoa eta online

Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa. 2022ko apirilaren 6, 7 eta 8a. 

  • Lanak bidaltzeko epea zabalik Otsailak 28a arte

Hamargarren urteurrenaren testuinguruan, non EHUko Hezkuntza Fakulteek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-gradu berriak abian jarri zituzten, irakaskuntza-berrikuntzako eredu berezi eta aitzindari bat nabarmendu nahi dugu, lau titulazioen egitura modularrean eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) IKD i3 ereduaren garapenean oinarritua. Eredu propioa, kooperatiboa, eleanitza eta inklusiboa, ikasleek beren ikaskuntzaren jabe izan daitezen eta prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitua izan dadin nabarmentzen duena.

Testuinguru horretan, Goi Mailako Hezkuntzan Hezkuntza Berrikuntza Nazioarteko Kongresu honen bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateetan moduluen barruan eta modulutik kanpo bultzatutako hezkuntza-berrikuntzak zabaltzea.
  • Nazioko eta nazioarteko ponentzien bidez, berrikuntzaren bidean aurrera egiten jarraitzeko beharrari eta aukerei buruz modu kritikoan hausnartzea.
  • Unibertsitatearen eta gizarte- eta hezkuntza-eragileen arteko lankidetzari, practicumaren eta gizarte- eta hezkuntza-berrikuntzan curriculumaren bidez balioa ematea.
  • Ikasleek hezkuntza-berrikuntzan egiten duten lana ikusaraztea, hainbat lan zabalduz (GRAL, CBLetan parte hartzea, Minor, etab.).
  • Bere komunikazioak Kongresuan aurkeztu nahi dituzten UPV/EHUko gainerako fakultateetako kideekin eta nazioko eta nazioarteko unibertsitatekideekin topagune bat sortzea.

Azken helburu horretarako, lanak Kongresuan aurkezteko epea otsailaren 28ra arte barne irekiko dugu. Hainbat formatu aurkez daitezke, hala nola:

  • Aurrez aurreko edo online komunikazioak
  • Posterrak
  • Ikus-entzunezko lanak (bideoak, podcastak, infografiak)
  • 2 orduko tailerrak, hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako alderdi edo metodologiaren bati buruzkoak

Lan horiek formatu zientifikoan aurkezteko hiru ildoak hauek dira:

  1. Goi-mailako Hezkuntzan hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako gairen bati buruzko lan teorikoak edo literaturaren berrikuspenak.
  2. Goi Mailako Hezkuntzako curriculumean hezkuntza-berrikuntzako esperientzia praktikoak.
  3. Berrikuntza-esperientziak curriculumaren, practicumaren edo Gradu Amaierako Lanen testuinguruan, unibertsitate-prestakuntza komunitatearekin edo testuinguru profesionalarekin eta/edo Garapen Iraunkorreko Helburuen esparruarekin lotzen dutenak.

Jarraian, lanak bidaltzeko bete beharreko formularioa eta proposamenak egiteko txantiloiak erantsi ditugu.

Zalantzarik izanez gero, kongresualeioa@gmail.com helbide elektronikora jo dezakezue.