Info_bases_tablet

OINARRIAK (KINDLE tablet-a)

  1. Lehiaketa honen helburua da UPV/EHUn euskaraz matrikulatzearen aldeko twibbon-a zure profileko argazkian jartzea.
  2. Twibbon-arekin euskaraz matrikulatzeko garrantziaren inguruan zure atxikimendua emango duzu.
  3. Promozio honetan parte hartzeko, erabiltzaileek 16 urtetik gora izan beharko dute eta beste baldintza hauek bete behar dituzte:

    Twitterren kasuan:

    1. Twibbon-a jartzeaz gain
    2. ondorengo mezua berbidali beharko da:

      Tablet bat nahi duzu? berbidali tuit hau eta jarri gure txapa #EHUnEuskaraz. Info: www.ehu.eus/ikasle-kontseilua

    Facebook-aren kasuan:

    1. Twibbon-a jartzeaz gain
    2. ondorengo mezua argitaratu beharko duzu zure horman:

      @UPV/EHUko ikasle kontseilua #EHUnEuskaraz kanpaina abiarazi du Unibertsitatean euskaraz matrikulatzearen alde egiteko. Parte hartu eta irabazi tablet bat. Informazio gehiago:www.ehu.eus/ikasle-kontseilua

    Gogoratu UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren horman agertu beharko dela. http://www.facebook.com/ikaslekontseilua

  4. Saria KINDLE bat izango da, profilaren Twibbon-a jartzen duten guztien artean zozketatzeko.
  5. Parte hartzeko epea: uztailaren 15etik abuztuaren 15era.
  6. Ausazko zenbakien sistema erabiliz burutuko da zozketa. Saridun bat aterako da soilik. Hala ere, bi zenbaki aterako dira lehenengo ordezko eta bigarren ordezkoarentzat, irabazlea saria jasotzera agertzen ez bada emateko.
  7. Zozketa abuztuaren 20an egingo da eta Ikasle Kontseiluko tabloian argitaratuko da irabazlearen izena.
  8. Saria irailean emango da, baina aurrez EHU/-UPV-ko Ikasle Kontseiluko arduradunak jarriko dira kontaktuan irabazlearekin eta jakinaraziko diote saria nola jaso behar den.
  9. Saria jasotzeko saridunak NANa eskuan eraman beharko du eta, Facebook-eko izena izengoiti bat bada, bere kontuan sartu beharko da, bera dela irabazlea baieztatzeko.
  10. Gardentasuna begi bistakoa izan dadin, sariduna argazki bat ateratzera derrigortua egongo da Ikasle Kontseiluko sare sozialetan eta webgunean argitaratzeko.
  11. Oinarri hauek UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak Facebook-en duen profilean eta webgunean argitaratuko dira.www.ehu.eus/ikasle-kontseilua

Oinarriak deskargatu (pdf, 76 KB)

 

Itzuli