Practicas de Colaboración Educativa curso 2013/14

Hezkuntzarako Lankidetza Praktikak 2018-2019 ikasturtea

Gizarte Arloetako lizentziaturak: SOZIOLOGIA eta POLITIKA ETA KUDEAKETA PUBLIKOA

Sartu fakultatearen web orrian, "IKASLEAK-PRAKTIKAK/BEKAK" atalean, eta deskargatu praktiken arautegia eta eskaera egiteko orria.  Irakurri arautegia. Zalantzarik izanez gero, hiru bide dauzkazu zalantzak argitzeko:

  • Joan zaitez dekanotzara (Patxi Doblasen bulegoa)
  • Deitu 946012298 telefonora  
  • Idatzi mezu bat patxi.doblas@ehu.es  helbidera.

Bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna. Adierazi gutunean zure lehentasunak -zein tokitara nahiago zenukeen joan, nora eta noiz joateko prest egongo zinatekeen, eta bestelako xehetasunak, hala nola zein eskualde geografiko nahiago zenukeen eta abar- eta zure eskakizunak.

Praktiken arduradunak zure CV eta aurkezpen gutuna bidaliko dizkie bere ustez zure profil eta eskarirako egokiak diren tokietara. Enpresa edo erakundea harremanetan jarriko da zurekin elkarrizketa edo probaren bat egiteko.

Enpresa edo erakundeak baietz esaten badizu eta zuk ere baietz esaten baduzu, mezu elektroniko bat bidali behar duzu patxi.doblas@ehu.es helbidera eskaintza onartzen duzula esanez, eta horrela praktiketarako hitzarmena prestatzen hasiko gara.


Patxi Doblas
94 6012298
patxi.doblas@ehu.es
Ikasle eta Lan Ezarpenerako dekanordea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
UPV/EHU