Breadcrumb

DOBLE-GRADO

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzak prestakuntza erabatekoa eta osoa emango dizu, arlo juridikoan nahiz ekonomikoan. Jarduera juridikoak eta enpresarialak garatzeko aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat administratzen, antolatzen eta zuzentzen, eta zalantza egoeretan erabakiak hartzen.

Gainera, zeure burua prestatuko duzu berrikuntza kudeatzeko eta zuzendaritzako trebetasunak aplikatzeko, baita arlo juridikoko jarduera profesionaletarako ere.

Gradu bikoitzaren bidez, ikuspegi kualifikatu bat eskuratuko duzu, gaitasun kritiko handiagoarekin. Titulu bikoitz honek gaitasuna emango dizu zeregin espezifikoak egiteko enpresetan eta erakundeetan, zeure burua egokituta egoera juridiko, ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorretara, estatuko nahiz nazioarteko ikuspegi batetik.

Seigarren mailan, ikasitako guztia praktikan jartzeko, nahitaezko tutoretzapeko praktikak egingo dituzu, erakunde publikoetan edo pribatuetan.

Gradu bikoitz hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) eta Donostian (Zuzenbide Fakultatean eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean) ematen da.

Gradu bikoitzeko Araudia

2023-2024 Ikasturtea