presentacion

Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuaren aurkezpena

2011. urteko ekainean, Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua (KEIZ-SCEI) sortu zen Kalitatearen katedra eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua batuta. Zerbitzu honek sorreratik bertatik du etengabeko hobekuntza oinarri, egiten dituen jardueretan, unibertsitateak eta bertako kideek zerbitzuaren izenean daramatzan arloetan lituzketen premia guztiak asebetetzea helburu.

Diziplina anitzeko taldea osatzen dugu, Graduko ikasketen eta berrikuntzako errektoreordetzari lotua.

Gure xede nagusia da UPV/EHUko zuzendaritza taldeak, ikasleak, irakasleak, ikastegietako pertsonal tekniko eta administratiboa, zein zerbitzuetakoa prestatu, lagundu, orientatu eta aholkuak ematea, gure eskumenen alorretan.

Ebaluazio proiektuak eta kalitatea gestionatzeko erremintak diseinatu eta osatzen dituzu, hauek garatu eta burutzeko prestakuntza programak irakatsiz.