Carta de Servicios del SCEI

KEIZaren Zerbitzuen Karta

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, "Euskampus, Nazioarteko Bikaintasun Campusa" proiektuak gidaturik, kalitate-mailarik gorena lortzea du helburu eta eginkizun, unibertsitateko komunitate integratua osatzeko. Norabide honetan eman beharreko aurrerapausotzat, Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuak, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari atxikitakoak, honako "Zerbitzuen Karta" hau aurkezten du, unibertsitateko komunitate osoari eta, oro har, gizarte osoari eskaini beharreko hobekuntza-konpromisoa beteko badu. Konpromiso horretan, interesatuen eskura dauden zerbitzu guztiak zehazten eta zerrendatzen dituen informazioaz gain, adierazle batzuk ere eskaintzen dira gure helburuen lorpen-maila eta eraginkortasun-maila balioesteko.