carta_servicios_formacion

Zerbitzuen Karta: Prestakuntza

Prestakuntza saioak

Lan plana

Ikastaro honek aurrez aurreko 5 saio ditu (25 ordu) eta 5 hiletan barrena luzatzen da, hauez gain, gutxienez, unitateari hamar ordutako tutoretza eta aholkularitza eskainiko zaiolarik, zerbitzuen karta ezarri bitartean.

Saioak Aurrez aurreko prestakuntza taldeka (5 ordu saioko)
1 Ikuspegi orokorra UPV/EHUren zerbitzuen kartarako eredu espezifikoaren inguruan.
2 Zerbitzuaren prozesuen maparen definizioa, jarduerak, fluxugramak.
3 Faktore giltzarrien, adierazleen eta, zerbitzu baten egindako jarduerei loturiko helburuen definizioa.
4 Zuzentze neurriak: Zerbitzu baten erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak. Gogobetetze inkestak. Gizarte konpromisoa.
5 Azken dokumentua: karta. Zerbitzuaren eskuliburua. Q-EPEA kanpoko ebaluazioa.

Oharrak

Egindako aurreikuspenen arabera, uste da proiektua antolakuntzan ezarri ahal izateko 50 ordutako arduraldia beharko dela, unitatearen jarduerak noraino diren sistematizatuta.

Metodologia

In company edo ekintzarako prestakuntzaren filosofiari dagokion metodologia da.

In company prestakuntza zerbitzuak unitateak prestakuntzaren arloan dituen egiazko premiak asebetetzen ditu. Hasieratik amaierara burutzen da, hasierako diagnosiarekin hasi eta jasotako prestakuntza praktikan jarri arte, zerbitzuen karta bera egitearekin amaituta.

Abantailak

  • Esklusibotasuna eta unitatearen premietara egokitua.
  • Prestakuntza praktikoa, prestakuntza lanpostuetara transferituko dela bermatzeko eta unitatearen problematika espezifikoak konpon daitezen.
  • Malgutasuna, tutoretzetarako data eta ordutegietan.
  • Banan banako laguntza.
  • Konfidentzialtasuna.
  • Azken txosten bat egiten da unitaterako interesgarri diren gomendio eta ondorioekin, zerbitzuen kartaren edukiak balioetsiko badira.

Prestakuntzarako bideoak