presentacion

Odontologia Klinikaren aurkezpena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia Klinika irakaskuntza‑laguntza zerbitzua da. Bertan, UPV/EHUko Odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten dituzte beren irakasleek gainbegiratzen dituztela.

Odontologia Klinikako Zerbitzuaren laguntza jarduerak honako hauek hartzen ditu barne:

  1. Odontologiako Graduko ikasleek emandako laguntza klinikoa, haien irakasleek gainbegiratzen dituztela.
  2. UPV/EHUko graduondoko ikastaroak (Periodontzia, Inplanteak, Aho patologia eta Aho eta aurpegiko mina ) egiten ari diren odontologoek emandako laguntza klinikoa, haien irakasleek gainbegiratzen dituztela.
  3. Odontologiaren esparruko heziketa jarduera osagarriak eta ikerkuntza klinikoaren proiektuen jarduerak, betiere, UPV/EHUren babesa badute eta ez badituzte laguntza jarduera eta irakaskuntza laguntza oztopatzen.