encuesta_grado_presentacion

Irakasleen irakas-jardueraz graduko ikasleek duten iritziari buruzko inkesta

UPV/EHUo korridorea

Honako inkesta honen helburu nagusia ikasleek irakasleek ikasgelan egiten duten lanaren gainean duten iritziari buruzko informazioa irakasleei eurei helaraztea da. Unibertsitateko irakaskuntza-alor guztietan, inkesta hau premiazkotzat eta baliagarritzat jotzen da, eta nazioan zein nazioartean dago egiaztaturik. Eskuratutako balioak testuinguru-aldagai batzuen bitartez aztertu behar dira (irakasgai-mota, ikasle-kopurua, ikasleen motibazioa, etab), eta baita egoera-aldagai, aldagai pertsonal eta antolamendu-aldagai batzuen bitartez ere. Izan ere, horiek guztiek eragina izaten dute irakaslearen irakaskuntza-jardunbidean.

Iritzi-inkesta honen emaitzak ikastegietako kalitate-prozesuetan sartzen dira, baita tituluen egiaztapenak berritzeko prozesuetan ere.

 

Covid19 Inkesta: aurrez aurreko irakaskuntza etetearen eta aurrez aurrekoa ez den irakaskuntzara igarotzearen ondoriozko salbuespenezko egoeretara diseinatutako eta egokitutako inkesta. Ikasleek 15 eguneko epea izango dute erantzuteko (maiatzaren 13tik 27ra, biak barne).