encuesta_posgrado_faq

Irakasleen irakas-jardueraz graduondoko ikasleek duten iritziari buruzko inkestaren gainean maiz egiten diren galderak

Erlojuak Bizkaiko Campusan

Zer da inkesta-gai?

Graduondoko irakaskuntza da inkesta-gai. Inkesta egiteko, honako bi baldintza hauek bete behar dira: irakasgai honetan gutxienez 5 ikasle egotea matrikulatuta eta irakasleak 8 ordutik gorako irakaslana egitea taldean (ordu-kalkulu hau egiteko bai eskola-teorikoak bai eskola-praktikoak kontuan hartzen dira).

Nola jasotzen da ikasleen iritzia EHUn?

Iritzia jasotzeko gehien erabiltzen den sistema autopase da. Irakasleek jasotzen dute ikasleen iritzia, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak eratutako autopase prozedurari jarraituz.

Campus birtualeko irakasgaietan iritzia jasotzeko beti Online sistema erabiltzen da.

Zeintzuk dira ikasleen iritzia jaso behar duten irakasleen funtzioak?

Galdera honi erantzuteko, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak honako prozedura hau eratu du: "Autopase sistema erabiliz iritziak jasotzeko prozedura".

Nola egiten zaie inkesta teoriako eta praktikako taldeei?

Jakina den bezala, ikasleek irakasleen lanaren gainean duten iritziari buruzko galdetegia EHUko irakaskuntza-mota guztietan (eskola teorikoak -eskola magistralak-, eskola praktikoak-ikasgelako praktikak, laborategiko praktikak, ordenagailuko praktikak, industria tailerrak eta praktika klinikoak- eta mintegiak) ikasleek duten iritzia jasotzeko tresna da. Bi baldintza daude: ikasleek ezin dute irakasgai jakin bat ematen duen irakasleari buruzko iritzia birritan eman, eta azterketa egin baino bi aste lehenago egin behar da inkesta. Ondorioz:

  • Irakasgai jakin bat ematen duen irakasle bati irakaslan teorikoa amaitzen bazaio, eta taldea pratikako bi taldetan banatzen bada, praktikako bi taldeei egin behar die inkesta, azterketa-eguna baino bi aste lehenago. Aipatutako irakasleak praktikako talde batean baino ez baditu eskolak ematen, orduan, beste praktikako taldean eskolak ematen dituen irakasleak inkesta egingo du bestearen izenean. Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak irakaskuntza-egoerari buruzko banakako txosten bakarra egingo du.
  • Irakasle batek talde bati irakasten badio eta praktikak egiteko ikasle horiek bitan banatzen baditu, teoriako taldean baino ez du egin beharko inkesta; betiere, azterketa-eguna baino bi aste lehenago. IEZek irakaskuntza-egoerari buruzko banakako txosten bakarra egingo du.
  • Irakasle batek laborategian bi talderi erakusten badie, eta ez badago bere bizkar teoriako taldeari irakastea, praktikako bi taldeei egin beharko zaie inkesta. IEZek irakaskuntza-egoerari buruzko banakako txosten bakarra egingo du.

Zer pauso eman behar ditu irakasle batek GAURen sartzeko eta ikasleen iritziekin egindako txostenak ikusteko?

Honako galdera honi erantzuteko, ikus Ikasleen Iritzia Jasotzeko Inkestaren Aplikaziko Berrituari buruzko eskuliburua. Eskuliburu honen helburua GAURen sartzeko eta ikasleen iritziarekin egindako txostenak eskuratzeko pausoak zein diren azaltzea da.

Zer gertatzen da irakasleren baten datuak GAURen behar bezala gordeta ez badaude?

06/07 ikasturtetik aurrera, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak GAURen oinarri institutzionalak ditu ardatz. Horrek esan nahi du gutxi txertatu bada EHUko lan-taldean), bere irakaskuntza-betekizuna GAURen ondo gordea ez badu, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak ezingo duela horren gaineko inolako txostenik egin. Horrela, nork bere sailari jakinarazi beharko dio GAURen datuak behar bezala gordetzeko.

Nork jakinarazten die irakasleei irakaskuntza-betekizuna GAURen ondo gordeta dutela?

Lehenengo eta bigarren lauhilekoko iritzia jasotzeko kanpainari ekin aurretik, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak mezu elektronikoa bidaltzen die EHUko irakasle guztiei, GAURen gordeta duten irakaskuntza-betekizuna azter dezaten. Irakasleren bat ohartzen bada datuak ez daudela ondo, bere sailari jakinarazi beharko dio, zuzen ditzaten.

Zer da Datuen Orria?

Irakaskuntza-egoeraren datu guztiak, duen orria da; hau da: irakasgaiaren kodigoa eta izena, ikasketa-planaren kodigoa eta izena, irakaslearen izen-abizenak, irakaslearen saila, eta abar. Datuen orria, galdetegiekin batera, gutun-azalean sartuko da.

Zer gertatzen da irakasleren batek Datuen Orririk ez badu?

2006/07 ikasturtetik aurrera, ikasleek ez diztuzte kode bidez bete behar iritzi-galdetegiak. Kode horien ordez, datuen orri bat erabiliko da. Orri horrek irakaskuntza-egoera jakin bateko ikasleek betetako galdetegiak atzematen ditu. Datuen orria gutun-azalean sartu behar da, ikasleek betetako galdetegien gainean jarrita. Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak inkestatu beharreko irakaskuntza-egoerak adina datuen orriak bidaliko ditu ikastetxeetara. Irakasleak, orririk ez badu ere, inkesta egin beharko die ikasleei, gutun-azalean eskatutako datu guztiak betez. Gainera, bere sailean begiratu beharko du bere irakaskuntza-betekizuna GAURen behar bezala gordeta duela ziurtatzeko.

Ikastetxeetan ikasleen iritziak jasotzen direla bermatzeko finkatuta dauden erregistroak hizpide hartuta, nola egiten da erregistro hori?

  • Erregistratzaileak (ikastetxeak izendatutako AZPko pertsona bat), eta ez irakasleak, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzutik bidalitako erregistroan ageri diren laukitxo guztiak bete beharko ditu.
  • Ikasleen iritziak bildu eta berehala aurkeztu beharko dira betetako galdetegiak, gutun-azalean sartuta. Hala ez bada; hau da, gutun-azala aurkezten den eguna ez badator bat gutun-azalean zehaztutako egunarekin, erregistratzaileak irakasleari horren arrazoia galdetu beharko dio, eta gorabehera moduan hartu beharko du aintzat, idatziz.
  • Irakasleak gutun-azalean sinatu duen ikaslearekin batera aurkeztu beharko du gutun-azala, eta biek erakutsi beharko dute beren burua ezagutarazteko agiria edo txartela. Erregistratzaileak dagoeneko ezagutzen badu irakaslea, ez da beharrezkoa izango inolako dokumenturik aurkeztea. Nolanahi ere, erregistratzaileak irakaslearen eta ikaslearen izenak idatziko ditu.
  • Irakasleren bat ikaslerik gabe baldin badoa gutun-azala aurkeztera, erregistratzaileak jakinaraziko dio gutun-azal horrek ez dituela betetzen erregistroko baldintzak, eta, horrenbestez, ez dela aintzat hartuko txostena egitean. Irakasleak berak erabaki beharko du ikasgelara itzuli, eta ikaslea berarekin ekarri (gutun-azala behar bezala erregistratzeko) edo ez. Ikaslerik ekartzen ez badu, erregistratzaileak gutun-azala jasoko du, baina gorabeheren sailean txertatuko du.
  • Erregistroan irakasleren baten datuak agertu ezean, horren berri idatziko da, dokumentu horren amaieran zurian agertzen diren laukitxoetan.

Zer gertatzen da irakasleren batek bere txostenak galtzen baditu?

2006/07 ikasturtetik aurrera informeak formatu elektronikoan daude GAUReko hurrengo atalean: GAUR > inkestak > informeak.

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuko artxiboan, 2006/07 ikasturte baino lehenago egin diren txosten guztiak gordeta daude. Txosten horiek gutunez, telefono bidez (94 601 5103 - 5109 - 2282) edo posta elektronikoz (ebaluazio.zerb@ehu.es) eska daitezke.