Breadcrumb

Ikaslegaiak

Atzerriko Tituluen Homologazioa

Araudi berria: 2021/22ko ikasturtean indarrean jarriko da.

FAKULTATE BATZARRAREN OHIKO BILERAN ONARTUTAKO AKORDIOA

(2021eko martxoaren 2an)

Farmazia Fakultateko homologazioko ikasleentzako gaitasun-probak kentzea onartu da

 

    1) Prozedura

1.A) Interesdunak ikasleen idazkaritzan aurkeztuko ditu Hezkuntza eta Kirol Ministerioaren behin betiko txostena eta indarrean dagoen identifikazio-dokumentu baten fotokopia.Fakultateak ziurtagiri baten bidez helaraziko dio ebazpena interesdunari; hori dela eta, eskaera egiten duenean, ziurtagiriari dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria ere aurkeztu behar du.

1.B) Kasuan kasuko titulazioaren batzordeak bilera egingo du, egokitzeko Ministerioaren txostenean adierazitako prestakuntza-osagarriak Fakultatean irakasten diren irakasgaietara. Fakultateak zuirtagiri bat prestatuko du, interesdunak egin beharreko irakasgaien zerrendarekin.

1.C) Interesdunak irakasgaien matrikula egingo du ikasleen idazkaritzan hurrengo epeetan (tasak ordaindu eta gero)

1.D) Hizkuntza ofiziala gaztelania edo euskara ez duten herrialdeetako pertsonek, B2 eskakizuna egiaztatu beharko dute bi hizkuntzetako batean.

    2) Matrikula egiteko epeak

2.A) Urtarrilean

2.B) Irailean

 

    Oharra:

A) Titulazioaren batzordeak abendu eta uztailean bilduko dira aurkeztutako ebazpenak aztertzeko.