Visión General

Ikuspegi orokorra

Azken hamarkadan, Kazetaritza Saileko taldeek komunikazioaren mundu zabalari buruzko ikerketak egin dituzte nagusiki, komunikazioaren alderdi eta euskarri guztiak aintzat hartuta.

Telebista, zinema, argazkilaritza, kultura-industriak, komunikabideen eduki berriak, hizkuntz gutxituen informazio-arazoak, ikusle eta entzuleen portaerak, kazetaritzako deontologia, ziber-kazetaritza edo Kazetaritzaren irakaskuntzarako azken proposamenak izan dira Sailak hamar urteotan izan dituen ikergai nagusiak.