Eduki publikatzailea

Boteretu (2021)> Mujeres al mando: comunicación y liderazgo (Online ikastaroa)

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/08

Irudia

UPV/EHUko udako ikastaroak

Online ikastaroa
2021eko otsailaren 18tik martxoaren 25era

Covid-19ren pandemiak uzten digun lezio ugarietako bat da emakume gehiago behar ditugula agintean. Gaur egun, emakumeek 18 herrialde eta 545 milioi pertsona gobernatzen dituzte mundu osoan. Munduko biztanleriaren % 7 da, hain zuzen ere, Fortune 500 zerrendako CEO emakumeen ehuneko bera.

Teorialari batzuen arabera emakumeek, oro har, prestatuago egon behar dutela lider bihurtzeko. Gizonek baino estandar askoz altuagoak bete behar dituzte; izan ere, emakumeei gutxitan uzten zaie gizonek bezainbeste huts egiten.

Lehen ministro australiar ohiak, Julia Gillardek, 2019an honako hau idatzi zuen: “Denbora luzez esan izan da emakume batek lan bikoitza egin behar duela eta adimen bikoitza izan behar duela gizon batek lortzen duen ospearen erdia lortzeko”. Familia harreman eta “babes” maskulinorik gabe, egia da kristalezko sabaia haustea askoz konplexuagoa dela eta ez dago kaskarkeriarako leku haundirik.

Nolanahi ere, tamalez emakume liderrak politikan anomalia estatistikoak dira oraindik ere eta ezin da korrelaziorik garatu. Dudarik gabe esan daitekeena da lidergo inklusiboago bat, bai gizon bai emakumeek izan dezaketena, baliagarriagoa dela bizitzen ari garena bezalako egoeren kudeaketarako, eta, seguruenik, baita egoera honen ondoriozko etorkizunerako ere.

Online ikastaro honek bederatzi prestakuntza-modulu planteatzen ditu astean behin egongo diren banakako tutoretzetan arreta berezia jarriz. Tutoretza horiek hogei minutukoak izango dira eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetako emakume guztiekin egingo dira. Donostiako UPV/EHU Uda Ikastaroetan era presentzialean egin zen Boteretu (2019) "Mujer y liderazgo: ¿qué te impide avanzar" ikastaro arrakastatsuan parte hartu zuten emakumeek egindako eskaeretatik abiatuta eratu da metodologia.