Erakusketak

Erakusketa

Erakusketa proiektua: "Ez dizut ulertzen" Arte gaztea eta egur artea

Noiz eta non

2021/03/24

Zikloa

ONLINE -bideoa

Deskribapena

Genesia eta proiektuaren garapena

Arte eta Ofizio Eskolan egurra lantzen duten ikasleak eta arte gaztea egiten duten lau taldetako kideak elkartu gara instalazio formako erakusketa proiektu bat elkarrekin egiteko. Helburua da maskararen erabileragatik komunikatzeko izaten ari garen zailtasunak erakustea.

Maskara oihalezko edo paperezko objektu bat da, plastikaren ikuspegitik, arina; material bigun eta transpiragarriz egina; gure gorputzera egokitzen dena; osasunaren arloko konnotazioak dituena; prebentzioaren arlokoak; eta, duela hilabete batzuetatik, murrizketei emozionalki lotuta dagoena; estutasun uneei, baina baita segurtasunari ere.

Instalazioaren ardatz nagusia maskara bera da, iragazki gisa, barrura eta kanpora igarotzen diren elementuak erregulatzen dituena. Ezaugarri horiek sinbolizatzeko objektu egokiaren bila aritu ginen, eta horrela aurkitu genituen saretak.                                              

Ideia horiek guztiak adierazteko, nahi genuen bezain arinak ziren banbu tira batzuk hautatu genituen. Egur arte tailerreko ikasleek txirikordatu egin zituzten beren sareta-maskarak.

Alabaina, bigarren helburu bat ere bagenuen: maskara erabiltzeagatik ezkutatzen ari zaiguna bistaratzea.<0} Kasu honetan, erreferentea ikusten ez dugun ahoa bera da. Arte gazteko ikasleak arduratu ziren proiektuaren atal hori garatzeaz. Erabaki genuen ikasleek maskara jantzita zeramatenean nola sentitzen ziren ondo deskribatuko zuen hitz bat pentsatzea. Jarraian, hainbat argazki atera genizkien hitz hori ahoskatzen. Ikasleek argazki horietako bat aukeratu zuten kalko paperarekin lan egiteko. Ahoa irekitzean sortzen den zuloa nabarmendu nahi izan dugu, azaltzeko zaila den arren, une honetan sentitzen dugun hutsa sinbolizatzen baitu; isolamendu hori komunikazio eskasaren ondorio ere bada.

 

Informazio gehigarria