Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ingeles tekniko/akademikoko mintegiak irakasleei eta ikertzaileei zuzenduak, eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduak

Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak jarduerak sustatzen jarraitzen du irakasleak eta ikertzaileak ingeles tekniko/akademikoko ezagutzan eta erabileran etengabe presta daitezen.

Komunikazio-gaitasuna ingelesez gure unibertsitatean sustatzeko helburuarekin, bestelako premien artean, irakasleek ingeles teknikoko gaitasunak garatzeko premia dute, irakaskuntzaikaskuntza prozesua eta ikerketako jardueren garapen egokia erraztuko duen prosa zuzen, egokia eta arina lortzearren.

Aurreko deialdian eskaini diren ikastaroen onarpen zabala kontuan harturik, aurten ere irakasleen eta ikertzaileen hizkuntza-gaitasuna hobetzera zuzendutako ingeles tekniko/akademikoko mintegiak antolatuko dira. Hau horrela izanda, bi motako ikastaroak eskainiko dira, bata ingeles orokorrekoa ahozko nahiz idatzizko trebetasunak garatzeko eta bestea, espezifikoa, ahozko gaitasunak lantzeko. Ikastaroak Bizkaiko Campuseko Hizkuntza Laborategian diseinatu dira, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak diruz lagunduak.

Eskaria aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 2tik 18ra bitartekoa izango da