2011

Ping Pong mahai-tenis

CAMPUSAK BIZITZA ETA ASIALDI GUNE BERRIAK PRESTATU DITU

Gure campusa dinamizatzeko asmoarekin eta, guztion artean unibertsitatea ezagupenak zein aisialdi uneak partekatzeko lekua izatea lortzeko, 12 ping-pong (mahai-tenis) jarri dira leku desberdinetan:

  • 2 mahai kokatu dira, Irakasle eskola, Arkitektura eta Enpresa ikasketen zentroen artean (Oñati plaza)
  • 6 mahai, FIHEZI/Psikologia, Informatika eta Kimika Fakultateen artean dagoen zelaian (Miguel de Unamuno parkea)
  • 2 mahai, Joxe Mari Korta zentroaren ondoan (Tolosa etorbidea)
  • 2 mahai, Erizaintza Eskola-Medikuntza irakasgunean kokatuta

Instalazio horien erabilera errazteko, erabiltzaileen eskura jarriko dira, 3 orduz gehienez, mahai-teniseko palak eta pilotak. Horiek Campuseko Kirol Zerbitzuan eskatu ahal izango dira UPV/EHUko ikasle-txartela aurkeztuta.