2013

XI Udaberriko Lasterketa arrakastatsua

Eneko Agirrezabalek eta Inma Pereirok irabazi zuten XI. Udaberriko Lasterketa.

XI Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Eneko Agirrezabalek eta Inma Pereirok lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Agirrezabalek zirkuitua 30:46 minututan osatu zuen. Inma Pereirok berriz, 36:23 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Agirrezabalen atzetik, Jon Lorenzo (32:30) eta Eneko Garin (32:33). heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Inma Pereiroren ondoren, Amaia Ostolaza (36:57) eta Elena Silvestre (37:00) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Eneko Garinek lortu zuen, hain zuzen. Jon Gabilondo (36:12) bigarrena izan zen eta Jon García (36:27) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Amaia Becerra (42:45) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Oihane Vázquez (42:53) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Daniela Bister (44:00) hirugarrena izan zen.

Gizonezko eta emakumezko beteranoen lasterketan, Unibertsitate-modalitatean, aurtengoan, gizonezkoei dagokienez, irabazlea Juan Antonio Pereira (41:02) izan zen, Jose Ramon Basterra (42:05) bigarrena, eta Ion Sacristan (43:02), hirugarrena, izan ziren. Emakumezkoei dagokienez, azkarrena Oihane Vázquez izan zen 42:54 minutuko markarekin. Ondoren Maialen Garmendia (46:29) bigarren postuan eta hirugarrena Ane Eizagirre (46:37) izan zen.
1.470 lasterkarik amaitu zuten parte jai giroan XI Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketa (1.700 lasterkarik izena eman zuten ordea). Aipatzekoak dira parte-hartze ugaria eta dena ezin hobe irteteko unibertsitateko boluntarioen laguntza.

Irudia