aulas virtuales profesorado cambio curso copia seguridad

2022/23 ikasturte aldaketa: eGela 2021/22 gela birtualen segurtasun kopiak

Sistemak sortutako segurtasun kopia

Sistemak automatikoki sortu eta zerbitzarian biltzen du eGela 2021/22 plataforman dauden gela birtual bakoitzeko "Segurtasun kopia" bat.

Irudia

Segurtasun kopien artxibo fisikoak ez dira irakasleen esku jarriko, eGela 2022/23 gela batean berreskuratzeko beharrezkoa ez delako.

Nola kontsulta daiteke segurtasun kopien "Nire biltegia"

Irakasle bakoitzak aukera izango du Ikasgela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) "Nire biltegia" atalean zerbitzarian bere izenean bilduta dauden aurreko lau ikasturteetako segurtasun kopiak ikusteko. Gainera, edozein kopia egungo ikasturteko gela batean berreskuratu ahal izango da:

  • Segurtasun Kopiak - eGela 21/22
  • Segurtasun Kopiak - eGela 20/21
  • Segurtasun Kopiak - eGela 19/20
  • Segurtasun Kopiak - eGela 18/19
Irudia

Zertarako balio dute "Nire biltegia"-n dauden segurtasun kopiek

Gela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav)  "Nire biltegia"‐n agertzen den edozein segurtasun kopia, nahi izanez gero, eGela 2021/22ko  gela batean berreskuratzeko.

Irudia