Eduki publikatzailea

Agur Ekitaldia

UPV/EHUKO MUGIGORTASUN PROGREMETAKO BISITATZAILEENTZAKO AGUR EKITALDIAlDIA Ekainak 2 goizeko 11:15ean, Bizkaiko campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Portugaleten

2022ko Farewell bideoa

2023ko Farewell bideoa

Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitatzaileak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizuet.

Aipaturiko ekitaldia, ekainaren 2an (ostirala), goizeko 11:15ean ospatuko da, Bizkaiko campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan Portugaleten.

Izugarri poztuko ginateke zuen buddy-ak gonbidatuko bazenituzte.

BIZKAIKO SARBIDEA: Kokalekua

-Bilboko metroa: 2. linea, Peñotako geltokia.

Ordutegiak: https://www.metrobilbao.eus/eu/hurrengo-trenak

-Renfe, aldiriak, Bilbo: Peñotako geltokia.

Ordutegiak: https://www.renfe.com/es/eu/cercanias/cercanias-bilbo/ordutegiak

Portugaletera joateko DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA eskainiko dugu Donostiatik eta Gasteiztik.

Autobusak 09:15ean aterako dira eta 17:30ean itzuli. 

AUTOBUSEN IRTEERA ETA HELMUGA:

VITORIA-GASTEIZ: Zeppeling Tabernan:https://goo.gl/maps/nBavNdWF4ZUGCFwB6

DONOSTIA: Autobus geltokia IM Barriolako aurrean

Ekitaldira etortzekoak bazarete, horren berri eman, mesedez, baita autobusean tokia hartzeko erreserbarena ere, bete esteka honetan aurkituko duzu formularioa: ETORTZEA BAIEZTATZEA

Azkenean ezin bazara joan, mesedez, ezeztatu zure eserlekua esteka honetan: ETORTZEA BERTAN BEHERA UZTEA

Ekitaldirako IZENA EMATEKO eta autobuseko plaza erreserbatzeko DATA MUGA: Igandea, Maiatzaren 28ko 24:00ak.

Pintxoen ondoren denbora izango duzue, autobusak irten arte, Portugalete eta Santurtzi bisitatzeko.

Benetan eskertuko genuke unibertsitatean izandako gainerako ikasleekin ekitaldian zuen esperientzia partekatuko bazenute, mezu bat helbide honetara bidalita: helpcentre2.internacional@ehu.eus

 

PROGRAMA:

  9:15    Autobusak Gasteiztik eta Donostiakik aterako dira

11:00    Portugaletera iritsiko dira

11:15    Ongi etorria (UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa)

11:20    Ongi etorria (Portugaleteko Alkatea, Mikel Torres Lorenzo)

11:30    Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra (M. Juncal Gutiérrez) 

11:40    Nire mugikortasun esperientzia (UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak)

12:00    Etxepare Institutoaren aurkezpena 

12:10    UPV/EHUko masterren aurkezpena

12:20    ESN elkarteak egiten duen lana aitortu

12:30    Ekitaldiaren amaiera (Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektorea)  

12:40     Argazki ofiziala

13:00    Kalejira itsasadarraren ondoan zuhaitz bat landatzeko           

14:15     Nazioarteko Harremanetako Bulegoak eskainitako pintxoak, euskal musika tradizionala eta oparien zozketa

17:30     Autobusak Donostia eta Gasteizera itzuliko dira

 

Anima zaitez, zain gaituzu!

 

M. Juncal Gutiérrez Mangado,

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea