Ikuspegi orokorra

Irakaskuntza Gradutan

Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailak (LSI) EHUko informatika-titulu guztietan eskaintzen du irakaskuntza:

  1. Informatika Ingeniaritzako Gradua, Donostiako Informatika Fakultatean.
  2. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza Gradua, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
  3. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza Gradua, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan.

Horrez gain, Donostiako Informatika Fakultatean Adimen Artifizialeko Graduan ere eskaintzen du irakaskuntza.

Bestalde, informatikako oinarrizko ikasgaiak ematen ditu zenbait titulutan Bilboko, Gasteizko eta Gipuzkoako Ingeniniaritza Eskoletan.