Grupos

Taldeak

GISEL ikerkuntza taldea

Ingeniaritza elektrikoaren ikerkuntza-eremu zabalean, GISEL (Grupo de Investigación en Sistemas de Energía eLéctrica) ikerkuntza taldeak hiru ikerkuntza arlo nagusitan lan egiten du lan nagusiki:

  • Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan, FACTS eta HVDC
  • Mikrosareak, Ibilgailu Elektrikoa eta SmartGrid-ak
  • Sistema Elektrikoaren Babesa

GISEL ikerkuntza-taldearen webgunerako esteka.

Linea eta sare elektrikoen Ikerketa Taldea – ELEKTRIKER

 

Gaur egun, energia-sistemak trantsizio-prozesu bat hasi du paradigma berri baterantz, ezaugarri hauek dituena: deskarbonizazioa, sorkuntzaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileen parte-hartze aktiboagoa eta baliabideen erabilera iraunkorragoa. Horrekin batera, garapen sozial eta ekonomikorako energiaren erabilera ezinbestekoa denez, linea elektrikoetan transmititutako potentzia nabarmen handitu da azkenaldian.

Energia elektrikoaren sektore estrategiko horren barruan aldaketa horiei aurre egiteko, Linea eta sare elektrikoen Ikerketa Taldearen (ELEKTRIKER) helburu orokorra bere jardun-eremuetan ikerketa garatzen laguntzea da,  elkarrekin lotuta dauden bi ikerketa-lerrotan zentratuz.

  • 1. lerroa. Sare elektrikoen eragiketan anpazitatea monitorizatzeko sistemak aplikatzea: Ikerketa taldeak aireko lineak monitorizatzeko sistemak aztertu eta garatu ditu, monitorizatutako aireko linea bakoitzaren anbaketasuna lortzeko eta eroalearen portaera egiaztatzeko bertan tenperatura aldaketen aurrean. Gainera, anpazitatea monitorizatzeko sistemen erabilera zabaldu egin da, denbora errealeko monitorizaziotik haien balioaren iragarpenera, hainbat ordu lehenago, iragarpen-sistema horiek sareen eragiketan txertatzeko, eta ohiko muga estatikoen ordez anpazitate-iragarpenak erabiltzearekin lotutako sorkuntza- eta eragiketa-kostuetan aurrezpen ekonomikoa kalkulatzeko (arreta berezia jarriz sorkuntza eolikoari lotutako onuran).
  • 2. lerroa. Tokiko Energia Komunitateentzako Kudeaketa Estrategiak: Ikerketa ildo honetan, tokiko elektrizitate merkatu berrien garapena aztertzen da, kontsumitzaileek aurrezpen ekonomikoa lor dezaten eta sarearen operatiba hobetu eta eragiketa horren kostuak murriztu ahal izan ditzaten. Horrek negozio-aukera desberdinak ematen dizkie sektoreko eragile berriei.
     

Líneas de Investigación:

  • Aireko linea elektrikoen anbaketasuna iragartzea
  • Sare elektrikoen eragiketa
  • Energia eolikoa sare elektrikoan integratzea
  • Sare elektriko adimendunak (smart grids)
  • Aireko linea elektrikoen monitorizazioa
  • Prestazio termiko handiko eta gezi txikiko aireko eroaleak
  • Energia-komunitateak

ELEKTRIKER ikerkuntza-taldearen webgunerako esteka.