IKD desarrollo profesional

Irakasleen prestakuntza: lanbide garapena

Irudia

Unibertsitatean lanean hasten diren gizon-emakumeak prozesu baten abiapuntuan daude, eta prozesu horretan irakasle gisa izango duten nortasun profesionala garatu behar dute. Nortasun hori denboran barrena eraikiko dute, modu dinamikoan eta elkarreraginean (praktikarekin, erakundearekin, lankideekin, etab.).

UPV/EHUko irakasle izateak irakasle izaten ikastea esan nahi du, eta prestakuntza oinarrizko estrategia da horretarako (nahiz eta ez den bakarra). IKD ereduak irakasle orok garatu beharreko gaitasunak, ondorioztatzera garamatza, eta alderdi horiek ibilbide profesionalean barrena garatuko ditugu.

Irakasle berriak prestatzeko Hasiberriak programa, Irakasleak irakaskuntzarako metodologia aktiboetan prestatzeko Eragin programa, UIPRE ikastaroak, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak (HBP) eta irakaskuntza ebaluatzeko tresnak (DOCENTIAZ), besteak beste, lagungarriak dira IKD eredua eraikitzeko, eta irakasleei aukera ematen diete garapen profesionaleko bidea diseinatzeko.