Breadcrumb

Eduki publikatzailea

XXI. MENDEKO UNIBERTSITATEETAN HISTORIAREN IRAKAS-IKASKUNTZA BIRPENTSATZEKO IKUSPEGI PRAKTIKO ETA TEORIKO BERRIAK

Arabako Campuseko Ikerketa Babesteko Mintegi iraunkorra

Nori zuzendua:
Arabako Campuseko irakasleak eta ikertzaileak eta hirugarren zikloko ikasleak.

Edukiak:
Proposatutako jardueraren helburu nagusia XXI. mendeko unibertsitatean Historiaren irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu berriez hausnartzea da, publiko heterogeneo eta hainbat prestakuntza-mailatako bati eta Historiako profesionalei edo historiarekin lotutakoei zuzendua. Hausnarketa horiek ikuspegi teoriko eta praktiko batetik planteatuko dira, gaur egungo Historiako unibertsitate-prestakuntzaren arazo kontzeptuala, epistemologikoa eta deontologikoa kontuan hartuta. Ildo horretan, egun berean (goiz eta arratsaldeko saioa) bi zatitan garatuko den jardueran oinarrituko diren edukiak ondoren bertaratutako publikoarekin eztabaidatu nahi dira, honako galdera hauei buruzko problematizazioa egiteko helburu didaktikoarekin: zergatik eta zertarako irakatsi Historia gaur egun?; Zergatik eta zertarako hezi historialariak XXI. mendean?; Zein da eta izan beharko luke gizartearen eta historialariaren rola? Zein tresna eta metodologia hartu behar ditugu kontuan eta zeintzuk utzi beharko genituzke unibertsitateetan Historiaren ikaskuntza kritikoa egiteko?

Data: 2022ko azaroaren 2a eta 3a
Iraupena: 15.00tik-19.00ra (2022/11/2) y 9.30tik-13.00h (2022/11/3)
Lekua: Letren Fakultatea (2.11 gela)
Izena emateko epea: 2022ko urriaren 31ra arte

 

Onarpena, inskripzioaren hurrenkera zorrotzaren arabera. Plaza librerik geratzen bada soilik onartuko dira irakasle eta ikertzaileak eta beste campusetako ikasleak.