Ikasle bisitarientzako gaztelania/euskara ikastaroak

CURSOS-IDIOMAS-ALUMNADO-VISITANTE

Itxita dago 2023-2024 ikasturteko hizkuntza ikastaroetan ikasleak onartzeko aldia.

UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatzen dituen truke programetako ikasle bisitariei (Erasmus +, SICUE, Latin Amerika eta Beste Norakoak) antolatzen dituen espainola eta euskara ikastaroetan doain parte hartzeko aukera eskaintzen die. Era berean, ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleek ere doan egin ditzakete espainolako online ikastaroak.

Ikastaro hauek, plazak baldin badaude, UPV/EHUko beste ikasle, ikerlari edo langile bisitariei ere irekita daude ikastaro bakoitzean zehazten den matrikula ordaindu ondoren.

Ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa da online matrikula betetzea eta ikastaro bakoitzean aipatzen diren jarraibideak kontuan hartzea. Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Ikastaro hauek ez daude irekita UPV/EHUz kanpoko ikasleentzat.

Matrikula egin aurretik, dena dela, honakoa arretaz irakurtzea gomendatzen da: ikastaroei buruzko arautegia

Hemen azaldutako ikastaroen datak eta ordutegiak aldatu egin daitezke campus bakoitzeko jaiegunen eta egutegi akademikoen edo bestelako baldintzatzaileen arabera. Aldaketa guztiak orrialde honetan jasoko dira edo parte hartzen dituen ikasleei jakinaraziko zaie, aldaketa gertatu edo jakinarazi bezain laster.

Ikastaro guztietarako informazio orokorra:

 

Informazioa eta harremanetarako datuak

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza
Arabako Campuseko Errektoreordetza – Nazioarteko Harremanetako Bulegoa
Izardui Komandantea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Norengana jo: María Carpintero
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus
Telefonoa: (0034) 945013356