SER-PROFESOR-ELE-Titulo

Nola izan GAHko irakaslea

Irudia

SER-PROFESOR-ELE

Online sinkronoa. 2024ko urriaren 18tik azaroaren 30era.

Ikastaroaren hartzaileak

Ikasle hauei zuzenduta dago berariaz ikastaroa:

  • Filologiako (batez ere Filologia Hispanikoa), Euskal Ikasketetako, Ingeles Ikasketetako, Itzulpengintza eta Interpretazioko, Irakasleen Eskolako eta Pedagogiako lizentziatuak, graduatuak eta ikasleak.
  • Ezagutza eta esperientzia gehiago izan nahi duten bigarren hizkuntzetako irakasleak (bereziki gaztelania atzerriko hizkuntza edo bigarren hizkuntza gisa irakasten dutenak).

Beste titulu batzuetako graduatuek, lizentziatuek eta ikasleek ere parte hartu dezakete ikastaroan, baina hizkuntzen, filologiaren edo hizkuntzalaritzaren irakaskuntzarekin lotutako prestakuntzarik ez badute, aldez aurretik bibliografia hau irakurtzea komeni da, prestakuntza hobeto egiteko:

  • Como se diseña un curso de lengua extranjera. Alvaro García Santa-Cecilia, Arco/libros argitaletxea.
  • Manual de formación para profesores de ELE. Francisco Jimenez Calderón, SGEL argitaletxea.
  • La formación del profesorado de español. Innovación y reto. Hainbat egile, Francisco Herrerak argitaratua, Difusión argitaletxea.

Ikastaroaren helburuak

Garrantzitsua: Kontuan hartu behar da ikastaroa atzerritarrek espainola ikastera (ELE: espainola atzerriko hizkuntza) bideratuta dagoela, beraz, komeni da gaztelaniari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.

  • GAHko ikasgelan komunikatzeko gaitasuna erabiltzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoetan eta tresna praktikoetan trebatzea.
  • Ingurune birtualaren GAH irakasteko tresna eta teknika egokiak eskuratzea.
  • Kultura arteko gaitasuna sustatzen duten eta hizkuntzaren benetako erabileretara hurbiltzen diren material errealak aztertzea.
  • Alfabetatze maila txikiko ikasleen desberdintasun eta behar bereziei balioa ematea, metodologia eta jarduera egokiak eta eraginkorrak erabili eta garatzeko.

Edukiak eta irakasleak

  • Desarrollo de la competencia audiovisual en la clase de ELE. Juan de Dios López Rael.
  • El componente pragmático-discursivo en la enseñanza de ELE. Marta Albelda Marco.
  • La evaluación y el feedback en el proceso de enseñanza-aprendizaje en ELE. Anna Méndez Carrasco.
  • La comprensión lectora en ELE. Ejercicios prácticos sobre el microrrelato. Cristina Urbizu Pérez.
  • La enseñanza del léxico en ELE. Marta González Gaspar.
  • Aprendizaje activo: cómo fomentarlo en el aula de ELE. Pilar Melero Abadía.

 

Datak, ordutegia eta baldintza teknikoak

  • Ostiral eta larunbatetan 2024ko urriaren 18tik azaroaren 30era (azaroaren 1a eta 2a izan ezik)

    • Ostiraletan: 16:00etatik 20:30etara. Ikastaroaren azken ostiralean, 14:30etik 15:30era, ELE arloko irteera profesionalei buruzko aukerazko ponentzia bat emango da.
    • Larunbatetan: 09:00etatik 14:30etara.
  • Eskola-orduak, guztira: 60

  • Ikastaroa Zoom plataformaren bidez emango da. Ikasleek bere konexioa ziurtatzeko eta parte hartzeko behar diren baldintza teknikoak izan beharko dituzte:

    - Interneterako konexioa duen ekipoa (banda zabala) eta bateragarriko nabigatzailea (Internet Explorer edo Mozilla Firefox).

    - Mikrofonoa eta webkam.

Izen-ematea eta informazioa

Hona zer egin behar den matrikulatzeko:

Matrikularen zenbatekoa 480 eurotakoa da. Zenbateko horri ikastaroaren ziurtagiri ofizialari dagokiona gehitu beharko zaio (ikus akreditazioaren atala).

UPV/EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek 4€ ordaindu beharko dituzte nahitaezko aseguruarengatik, Berezko Ikasketen Arautegiko 73. artikuluak jaso bezala.

Matrikula osatzeko, banku-transferentzia egin behar da hurrengo zenbakiko kontura:

  • Kontuaren titularra: UPV/EHUko Berezko Tituluen bulegoa
  • Bankua: Kutxabank
  • IBAN: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
  • BIC: BASKES2BXXX
  • Kontzeptua: Ikasleen izen-abizenak - ELE ikastaroa.

Ikastaroa burutzeko, gutxienez 16 pertsona matrikulatu beharko dira urriaren 4a baino lehen. Gutxieneko ikasle kopuru horretara iristen ez bada eta, beraz, ikastaroa egiterik ez badago, matrikularen zenbateko osoa itzuliko zaie ordaindu duten ikasleei. Ikastaroan gehienez ere 40 ikasle onartuko dira.

Ikastaro honetako parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala (dokumentazio osoa barne) hautatuko dira.

Interesatuen kopurua kontutan hartuta, idazkaritzarekin harremanetan jartzea banku-transferentzia egin baino lehen gomendatzen da. Matrikula egin eta gero, ez da inola ere zenbatekoa bueltatuko ikasleak, behin ikastaroa hasita, plazari uko egiten badu.

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek dokumentazioa eskuz edo helbide elektroniko honetara bidalita aurkez dezakete:

Arabako Campuseko Errektoreordetza
Ikasle bisitarientzako hizkuntza-ikastaroak

Harremanetarako pertsona: María Carpintero
Nazioarteko Harremanen Bulegoa - Beheko solairua
Comandante Izarduy, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Tel.: (34) 945 013356
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus

Akreditazioa

Ziurtagiri ofiziala lortzeko, parte hartzen duten ikasleek asistentzia aktiboa izan beharko dute (bertaratze hutsegiteek, arrazoia edozein dela ere, ezin izango dute ikastaroaren iraupen osoaren %15a gainditu), eta ikastaroan zehar planteatzen diren etengabeko ebaluazioko lanak ere egin beharko dituzte.

Lanak, banakako eta taldeko jarduerak izango dira, eta ikastaroko saioetan egingo dira: adibide praktiko eta teorikoen analisia, ELE eta EL2ren materialena, jardueren diseinu laburrak, landutakoari buruzko hausnarketak bateratu, saioan Kahoot, Padlet eta abarren bidez ikusitako edukiak ebaluatu, etab.

Beharrezkoa/nahitaezkoa izango da, halaber, saio bakoitzaren amaieran ponentzia bakoitzari dagokion balorazio inkesta egitea eta entregatzea, baita ikastaroaren amaierako inkesta orokorra ere. Saio bakoitzeko hizlariak eta ikastaroaren koordinatzaileak jardueren eta lanen jarraipena egingo dute, eta ikasleen txateko parte hartze aktiboa baloratuko dute.

Ikastaroaren ziurtagiri ofiziala eskuratzeko, ikasleek web orri honetara jo eta han agertzen diren tasak ordaindu beharko dituzte: https://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/ziurtagiri-eskaria

Bestalde, ikastaro hau UPV/EHUko graduko ikasketetan onartu ahal izango da, gehienez ere 2 ECTS krediturekin. Ikastaroetako Idazkaritzak agiri bat bidaliko die interesa duten ikasleei, dagokien idazkaritzan edo departamentuan kredituak eskatzeko.

Kredituak aitoritzeari buruzko informazio gehiago.