inf_como llegar

Nola iritsi

Irudia

Campusera bizikletaz

Bidegorri sare zabal batek lotzen du UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ibaeta gunea gainerako hiriguneekin. Halaber, Campuseko puntu ezberdinetan bizikletak aparkatzeko toki bereziak daude eta Carlos Santamaria zentroaren parean Donostiako udalaren bizikletak alokatzeko leku bat dago.

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak burutu dituen Campusera bizikletaz hurbiltzeko sentsibilizazio eginkizunen barruan, Ignacio María Barriola zentroko etxabeetan gune bat moldatu du bizikleten konponketa errazteko. Gune honetan behar duenarentzat erremintak, puzgailuak eta baita erabiltzen ditugun bizikleten zulaketak eta bestelako ustekabeak konpontzeko egitura bat eskuragarri daude.    

Halaber, Ignacio Mª Barriola eta Elbira Zipitria zentroetako atezaindegietan bizikleten gurpilak konpontzeko partxeak eta itsasgarriak utzi dira.

Hiri barruko autobusak

Hiri barruko autobusek Ibaetako Gipuzkoako Campusa hiriaren auzo ezberdinekin komunikatzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Donostiako autobus konpainiaren web orria kontsultatu dezakezu.

Lurraldebus autobusak

Lurraldebusen autobus lineek Gipuzkoa eskualde ezberdinak Ibaetako Gipuzkoako Campusarekin lotzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Lurraldebus autobus konpainiaren web orria kontsultatu dezakezu.

Bizkaibuseko autobusak

Bizkaibusek zerbitzu berezia eskaintzen du Ermuatik UPV/EHUko Leioako Campusera. 

PESA eta ALSA autobusak

PESA eta ALSAren autobus lineek Donostia Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herriekin lotzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero PESA eta ALSAren web orriak kontsultatu ditzakezu. 

Euskotren

Ibaetako Gipuzkoako Campusetik gertu Euskotrenen "Lugaritz" geltokia dago. Euskotrenek Ibaetako Gipuzkoako Campusa Gipuzkoa eta Bizkaiko herriekin lotzen ditu. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Euskotrenen web orria kontsultatu dezakezu.

Renfe

Renferen geltokiak hiriaren erdigunean kokaturik daude. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Renferen web orria kontsultatu dezakezu.

Nola iritsi beste Campusetara

Arabako eta Bizkaiko Campusetako garraioari buruzko informazioa: