Eduki publikatzailea

IKASI HIZKUNTZAK ARABAKO CAMPUSEAN

EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak unibertsitateko kideei ingeles tekniko eta akademikoa etengabe ikasten eta erabiltzen lagunduko dieten jarduerak antolatu nahi ditu. Era berean, uste du interesgarria dela hizkuntza hori Lingua Franca gisa sustatzea. Arabako ikastegietan gero eta irakasle eta ikertzaile eleaniztun gehiago behar dira. Horregatik, garrantzitsua da gradu eta graduondoko ikasketetan eta ikerketa jardueretan ingelesaren presentzia areagotzea, baita ikasleen eta langileen mugikortasuna ere; eta unibertsitateko komunitateak, beste behar batzuen artean, ingelesezko gaitasun linguistikoak garatzeko prestakuntza behar du. Hori dela eta, Arabako Campuseko Errektoreordetzak ingeleseko mintegiak antolatu ditu. Hona hemen 2023-2024 ikasturteko bigarren lauhilekorako jardueren eskaintza:

INGELESEKO MINTEGIAK - 2024ko Udaberria

Irudia
  1.  MEDIATION IN ENGLISH. 
  2.  SOCIAL AND COMMUNICATION SKILLS. 
  3.  ENGLISH FOR TEACHING. 
  4.  HOW TO APPLY FOR…? 
  5.  READY FOR TOPTULTE. 

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 19ra arte

INGELESEZ IDATZITAKO TESTU ZIENTIFIKO-AKADEMIKOAK BERRIKUSTEKO TUTORETZA ZERBITZUA

Zientzia gizarte jarduera bat da, non komunikazio prozesuek funtsezko zeregina betetzen duten. Izan ere, ikertzailearen eginkizun nagusietako bat da bere jarduera zientifikoaren emaitzak ematea argitara ikuskapen eta kalitate estandar altuko aldizkarietan. Horretako, arauak eta jarraibideak ezartzen dira, ikertzaile ona izateko ezagutu behar direnak. Gaur egun ingelesa da komunikazio hizkuntza nagusia zientziaren alorrean eta, beraz, diskurtso zientifiko‑teknikoa hizkuntza horretan menderatzea funtsezko gaitasuna da ikerketa jarduera burutzeko eta emaitzak ezagutza zientifikora gehitzeko.

Adierazitakoagatik guztiagatik, Arabako Campuseko Errektoreordetzak erabaki du abian jartzea, deialdi espezifikoaren bitartez, testu zientifiko-​akademikoak (GrAL eta MAL barne) berrikusteko tutoretza zerbitzua, Arabako Campuseko kideei zuzendua.

Eskaerak aurkezteko epea 2024eko urtarrilaren 29an hasi eta maiatzaren 31an amaituko da, edo data hori baino lehenago aurrekontua agortuko balitz.

Info gehiago HEMEN

 

Iradokizunen postontzia

Konta iezazkiguzu datorren lauhilekorako hizkuntzak ikasteko dituzun ideiak eta premiak, ikastaro berriak … eta bidali gure helbide elektronikora: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus.

Mila Esker!