siguenos

Gu jarraitu!

Albiste eta Deialdiak

Universia Fundazioaren 2020-2021 ikasturteko beken deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26

Universia Fundazioak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten ikasleentzako 1.000 euroko beken deialdia egin du.

Beken programa honek kalitatezko hezkuntza inklusiboa sustatzen du eta ikasle horiek sartzea eta haien aurrerapen akademikoa bultzatzea aukera-berdintasunean du helburu.

Espainiako nazionalitatea duten ikasleek edo Espainian bizi diren atzerritarrek parte har dezakete, desgaitasun-ziurtagiria badute eta unibertsitateko graduko, masterreko, doktoregoko edo berezko tituluetan, lanbide-heziketan, hizkuntza-ikastaroetan, kulturarekin eta kirolarekin lotutako prestakuntzetan eta oposizioetan matrikulatuta badaude.

Izena emateko epea ekainaren 14ra arte izango da Universia Fundazioaren webgunean eta beken ebazpena 2021eko uztailaren 27an jakinaraziko da.


logo i3

IKD i3 estrategia