siguenos

Follow us!

News and Events

ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" beka-programaren 2021-2022 deialdia

First publication date: 12/07/2021

Beka hauen helburua bikaintasuneko prestakuntza, nazioarteko mugikortasuna, desgaitasuna duten ikasleak enplegagarritasun bereziko arloetan espezializatzea eta kirol-prestakuntza sustatzea da. Bestalde, desgaitasuna duten unibertsitateko ikasleen karrera akademikoa eta ikertzailea bultzatu nahi da, kualifikazio handiko lanpostuetan sar daitezen sustatuz.

Programan jasotako bekak eta laguntzak eskatu ahal izango dituzte Espainiako nazionalitatea eta legez % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta duten eta deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten unibertsitateko ikasle eta tituludun guztiek.

Eskatzaileek bide telematikoz soilik aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ONCE Fundazioaren beken plataformaren bidez. Eskatzaileek izena emateko web-inprimakia bete beharko dute, eta urrats bakoitzean eskatutako dokumentazioa erantsi.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 6tik dago zabalik.


logo i3

IKD i3 estrategia