Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak 109.821 euro banatuko ditu garapenerako sei proiekturen artean

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/11

Irudia

Soldataren %0,7 ematen duten unibertsitateko langilez osatutako elkarte honek alfabetatze eta lehen hezkuntzako proiektuak finantzatzen ditu.

Ostiralean, apirilak 11, UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak 2013an bildu dituen 109.821,80 euroekin aurten subentzionatuko dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeei txekeak emateko ekitaldi ofiziala izango da. Diru-laguntza honekin, guztira, sei proiektu garatuko dituzte.

Diruz lagundutako sei proiektuak honako hauek dira:

  1. "Kenyako asentamendurik pobreena den Kiberan egoera oso erasanerrazean dauden 100 haurrentzako (kaleko haurrak, GIB/hiesa daukaten umezurtzak…) hezkuntzarako sarbidea", Derandein Fundazioak aurkeztuta.
  2. "Muturreko pobrezian dauden haurrentzako eko-ikastetxe baten eta doako jantoki baten eraikuntza Lamu-n (Kenya)", Afrikablek aurkeztuta.
  3. "Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetako itsuentzako ikastetxeak material espezifikoekin hornitzea", Bir Lehlu saharar herriaren aldeko elkarteak aurkeztuta.
  4. "Lehen hezkuntzako hiru ikastetxeren eta eraikin komunitarioen eraikuntza Kadiri eskualdean, Anantapur (India)", Fundación Vicente Ferrer fundazioak aurkeztuta.
  5. "Guatemalako toki marjinatuetako emakumeen ahalduntzea alfabetatze prozesuen bitartez", Fundación Intered fundazioak aurkeztuta.
  6. "Genero indarkeriaren biktimen eta egoera erasanerrazean dauden gazteen berreskuratzea alfabetatze funtzionala eta kontzientziadunaren bitartez (Kongo)", Medicusmundi Bizkaiak aurkeztuta.

Ekitaldian %0,7 Elkartasun Fondoko kideek eta deialdian aukeratutako sei proiektuak aurkeztu dituzten GKEen arduradunek parte hartu dute.

UPV/EHUko %0,7 Fondoak 451 kide dauzka gaur egun, langile guztien %10 inguru. Unibertsitateko langile eta irakasle hauek soldataren %0,7 ematen dute, baina badaude hilean diru-kopuru finkoa ematea edo ekarpen puntualak egitea nahiago izaten dutenak. Guzti horren ondorioz, 2013an 109.821,80 euro bildu zituzten. Diruz lagundutako sei proiektuak bozketa bidez aukeratu dituzte elkarteko bazkideek Gobernuz Kanpoko Erakundeek deialdi honetara aurkeztu dituzten 30 proiektuen artean. Fondoa 1996an sortu zenetik 98 proiektu finantzatu eta 1.497.731 euro banatu dira.

Informazio gehiago