Breadcrumb

Albisteak

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak jaso du José Carrasco - Máximo de Aguirre saria

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/08

Irudia

Jesús Llona Larrauri nutriozionistak ere lortu du Bilboko Mediku Zientzien Akademiak eta Sociedad Bilbaina elkarteak emandako saria.

José Carrasco - Máximo de Aguirre sarien zazpigarren edizioan Bizkaiko osasun-arloan itzal handikoak diren bi instituzioren lana aintzatetsi da, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatearena eta Jesús Llona Larrauri nutrizionistarena, bai eguneroko zereginetan egindako lanagatik, bai kanpora proiektatutako irudiagatik. Pertsonek eta erakundeek osasun-zientziak gizarte zibilean txertatzeko egiten duten lana aintzatesteko ematen dituzte Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren eta Sociedad Bilbaina elkartearen sari horiek.

Sariak emateko ekitaldia martxoaren 15ean izan da, Sociedad Bilbaina elkartean, eta ekitaldiaren buru Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidente Juan Goiria eta Sociedad Bilbaina elkarteko presidente Germán Barbier izango dira. Ekitaldian izan dira, halaber, Jon Darpón, Osasun sailburua; José Luis Sabas, Bilboko Udaleko alkateordea; Carmelo Garitaonandia, EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea; Agustín Martínez Ibargüen, Medikuntza Fakultateko dekanoa; eta beste agintari akademiko batzuk.