Eduki publikatzailea

COMO_LLEGAR_DONOSTIA

Gipuzkoako Campusa: Donostia-San Sebastian eta Eibar

Irudia

Hegazkinez

  • Bilboko aireportua (Loiu) hirigunetik 10 km ingurura dago. Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea,  AENA. Autobus-linea zuzena dago aireportutik Donostia-San Sebastianera. Ibilbidearen iraupena: ordubete eta 15 minutu. Gutxi gorabeherako prezioa: 17 euro. Kontsultatu ordutegiak webgune honetan: www.pesa.net.
  • Hurbil dauden beste aireportu batzuk:

Trenez

  • Donostia-San Sebastianera trenez iristea aukera ona da. SNCFk (Frantziako Trenbide Sarea) Paris eta Hendaia (muga zeharkatu aurreko azken herri frantsesa) lotzen dituen AHT bat dauka: www.voyages-sncf.com. Hendaian zaudenean, geltokiko eraikinaren kanpoan, eskuinean, EUSKOTRENen terminala dago, Hendaia eta Donostia 40 minututan lotzen dituen trenak dauzkana (EUSKOTRENen geltokian amaitzen da, Amara auzoan).  Txartelaren gutxi gorabeherako prezioa: 3 euro. Azken irteera 22:00ak aldean. Kontsultatu ordutegiak webgune honetan: www.euskotren.es.