korta_gruposdeinvestigación

Institutu eta Ikerketa taldeak

Polymat institutua

POLYMAT ikerketa institutua da eta diziplina anitzeko programa baten bidez industriari laguntza eskaintzen dio polimeroen arloan. Institutu honek 100 enpresa baino gehiagori, txiki zein handiei, laguntza eman die konkurrentzialtasuna hobetuz eta/edo polimeroetan daukan eskarmentuaren ikuspuntutik arazoak konpontzen erakutsiz.

Halaber, institutuak enpresa partzuergo bat dauka eta honek "Polimerazioa sakabatze fasean" inguruko ikerketa finantzatzen du. Enpresa hauek institutua osatzen duten ikerketa talde ezberdinek eskainitako zerbitzuen artean aukeratu dezakete: polimerizazio prozesuak; polimeroen prozesatzea; polimeroen zientzia; eta erreologia.

IXA ikerketa taldea

Ixa taldeak hizkuntzaren prozesamenduaren arloan ikertzen du. Talde honek 25 urte darama lanean izaera orokorreko baliabide eta tresnak garatzen euskara, gaztelera eta ingelesa idatziari tratamendu zabala emateko. Gaur egun taldearen ikerlerroek tratamendu semantiko-pragmatikoan jartzen dute arreta:

  1. Korreferentzia, gertaeren hautematea, gertaeren arteko lotura, egitura diskurtsiboa...
  2. Itzulpen automatikoa
  3. Informazio ateratzea orokorrean, eta medikuntzan arloan bereziki
  4. Terminologia eta lexikografia
  5. NPLaren aplikazioa irakaskuntzan (bereziki hizkuntzena, prestakuntza)
  6. Testuen sinplifikatzea

Kimika bioorganikoa eta modelizazioa molekularraren ikerketa taldea

Ikerketa talde hau UPV/EHUko Kimika organikoa I sailaren parte da eta Fernando P. Cossío Mora eta Ana J. Arrieta Ayestarán irakasleek zuzenduta dago. Talde honen hiru ikerlerro nagusiak ondorengoak dira: alde batetik, tresna konputazionalen erabilera erreakzio organikoetan erreakzio mekanismoak azaltzeko; bestetik, ferrozenilo motako estekatzaile berrien sintesia zikloadizioen bidez eta ondorengo erabilera estekatzaile edo laguntzaile kiral bezala; azkenik, zikloadizien bidez lortutako prolinaren deribatu berrien diseinua, sintesia eta erabilera organo-katalizadore moduan. 

Katalisi jasangarria: Metodoak eta Konputazionala unitatea ikerketa taldea

UPV-EHU-ko Kimika Organiko I departamentuan kokatzen da, eta ondorengo ikertzailez osaturik dago: Jesús M. Aizpurua, Enrique Gómez-Bengoa irakasleak eta Arkaitz Correa doktorea. Talde honek ikerkuntza basikoa eta aplikatua garatzen du, bere inguruko eta Donostialdeko ikerketa zentro batzuen kolaborazioarekin, Biodonostia, Tecnalia eta IK4 barne direlarik. Bere ikerkuntza ardatz nagusiak hauexek dira:

  • "Click" erreakzioen eta beren aplikazioen garapena
  • Peptidomimetikoen eta molekula bioaktibo berrien sintesia eta analisia
  • C–H loturen aktibaziorako metodo katalitiko berrien garapena
  • Erreakzio organometalikoen eta organokatalitikoen mekanismoen ikerketa konputazionalak

NanoBio espektroskopia ikerketa taldea

UPV/EHUko "Nano bio Spectroscopy Group"-ko ikerketa jarduerak arreta jartzen du alde batetik,  material aurreratu berri, nanoegitura eta biomolekulen propietate elektroniko eta egiturazko propietateen teoria eta modelizazioan eta bestetik, aipatutako sistemetatik kanpo dauden eremu elektromagnetikoen erantzun elektronikoa ikertzeko eta kontrolatzeko diren tresna teoriko berrien eta konputazio kodeen garapenean (espektroskopia teorikoa zeina fisikan, kimikan, material zientzietan eta medikuntzan karakterizazio teknika guztien oinarri den). Ikerketa taldea munduko erreferenteetako bat da materialen, nanoegituren eta biomolekulen modelatuan. Halaber, taldekideek harremanak mantentzen dituzte amerikar, europar eta japoniar ikerketa taldeekin. 

Ikaskuntza, Hautematea, Arreta, Memoria eta Garapena ikerketa Taldea

Ikerketa-ildoak:

  • Arratoi heldu eta gizakiengan egindako esposizio bidezko ikaskuntza.
  • Arratoi kumeengan egindako estimulu neutro eta ez-baldintzatuen esposizio bidezko ikaskuntza.
  • Begirada finkatzea ("eye-tracking") ikaskuntza-ikasketetan eta occasion settinga ikaskuntzaren testuinguruko kontrolean.
  • Estimuluen hautemate-eraginkortasunean izandako aldaketak, beren iragartzeko funtzioaren arabera.