inf_asistencia_psicologica

Arreta psikologikoa

Irudia

Zerbitzuak 8-10 saio eskaintzen ditu, eta horietan balorazioa eta lehenengo diagnostikoa egiten da; informazioa,laguntza eta aholkuak ematen dira; eta norbaitek saio gehiago behar dituela ikusten bada, nora jo dezakeen azaltzen zaio. Saio horiek Psikologoen Elkargoko kide diren psikologo klinikoekin egiten dira.

Egoerak deribaziorik behar duela ikusita, tratamendu onena zein izan daitekeen azalduko die SAP/APZek saio gehiago behar dituztenei, bai eta baldintza onenak zeintzuk diren ere. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoan arreta psikologikoaren alorrean dauden zentroen, baliabideen eta profesionalen zerrenda eskainiko die, modu inpartzial eta gardenean.