inf_pruebas_ciclos_formativos

2024ko UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIO PROBETAN EGOKITZAPENEN ESKAEREN JARRAIBIDEAK BATXILERGOA EDO GOI MAILAKO ZIKLOA 2023/2024ko IKASTURTEAN EGIN EZ DUTEN IKASLEENTZAKO

OTSAILA eta
MARTXOA         

Sarrera probetara aurkezten diren eta behar bereziak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du.

MAIATZAREN 
20tik 26ra

Egokitzapen eskaerak egiteko epea.

Eskaerak bideratzeko  hurrengo dokumentazioa pdf edo word formatuan eskaneatzea discap@ehu.eus helbidera bidaltzea  beharrezkoa izango da.

  • Desgaitasun mailaren aitorpen agiria.

  • Mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa.

MAIATZAREN
21etik 29ra

Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta ikaslearekin harremanetan jarriko da eskaerak zehazteko.

MAIATZAREN 29

SSarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari.

MAIATZAREN 30 eta 31 

Zerbitzuak  epaimahaiari  beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio.

EKAINAREN 3

Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela  baieztatuko dio.

 

Edozein argibiderako harremanetarako pertsona

Mamen López Lizarralde / 943 015184

discap@ehu.eus