Egonaldiaren luzapena: Erasmus - Latinoamerika - Beste Norakoak
Ikasleak Erasmus, Al edo Beste Norakoak egonaldia luzatzeko aukera izango du, beti ere ondoren aipatzen direnak kontuak hartuta:
- Ikasleak, egiten ari den Erasmus, Al edo BN egonaldia bukatu baino lehenago gauzatuko ditu luzapen hitzarmena eta horretarako egin beharreko tramiteak.
- Luzapena, Erasmus, Al edo BN egonaldia bukatu eta jarraian burutu beharko da. Ez da etenik onartuko (oporrak eta helburuko unibertsitateak itxita egon daitezkeen tarteak ez dira "eten" moduan kontsideratuko).
- Mugikortasunaren gehienezko iraupena 12 hilabetekoa izango da (luzapena barne) eta ikasleak ezin izango du mugikortasuna dagokion ikasturteko irailaren 30a baino beranduago amaitu.
- Egonaldia luzatu nahi duen ikasleak oniritzia eskatu beharko dio UPV/EHUko jatorrizko Ikastegiaren koordinatzaileari. Ikastegiari dagokio luzapena egiteko baldintzak eta epeak ezartzea. Era berean, ikastegiak idatziz helaraziko dio Errektoreordetzari luzapen-eskaera, eta Errektoreordetzak eskaera onartu edo baztertu egingo du.
- Ikasleak helburuko unibertsitateko koordinatzailearen oniritzia beharko du luzapena egiteko eta helburuko unibertsitatearen koordinatzaileak idatziz emango dio horren berri UPV/EHUko jatorrizko koordinatzaileari.
- Ikasleak egonaldia luzatuko duen denbora guztirako istripu/osasun babesa eskaintzen dion asegurua kontratatuko du eta horren kopia bidaliko dio UPV/EHUko ikastegiaren koordinatzaileari. Ikasleak esandako asegurua ez baldin badu eta zerbait gertatzen bazaio, Unibertsitateak ez du bere gain hartuko horren ondoriozko erantzukizunik.
- Latinoamerika edo Beste Norakoak programetan dauden ikasleek luzapena egin nahi badute arreta berezia izan beharko dute harrera-herrialdean legezko egonaldia izateko behar dituzten agiri eta baimenak eguneratzeko orduan. Horretarako harremanetan jarriko dira hasierako baimena eman zieten agintariekin beharrezko prozedurak egikaritzeko harrera-herrialdean jarritako epeen barruan.
- Ikasleak hitzarmen akademikoa aldatu beharko du GAUR bidez eta koordinatzailearen oniritzia jaso beharko du, konbalidazioak bermatzeko eta eskatutako egonaldiaren luzapena benetakotzeko baliagarri izan dadin.
GARRANTZITSUA:
Egonaldia luzatzen duen ikasleak onespen akademikoa bai, baina EZ du diru-laguntzarik jasoko. Luzapenak iraun bitartean ikasitakoen onespen akademikoa lortzeko hitzarmen akademikoaren beharrezko moldaketa egiteko konpromisoa hartuko du eta horrez gain, lehen aipatu bezala, mediku-asegurua kontratatuko du. Eginbeharreko prozedura guztiak jatorrizko Ikastegiko koordinatzaileak emandako jarraibideen eta horren gidaritzapean burutuko dira.