CURSOS-INTENSIVO-ESPAÑOL

Espainola-ikastaro trinkoa online abuztua-iraila - Matrikula itxita

Ikastaro hauen helburua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) zaudeten bitartean, espainola edo euskara hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, 45 orduko ikastaro trinko hauek online eskaintzen dira, Euskadira etorri aurretik egin ditzazuen.

Informazio orokorra

Irudia

Ikastaroen datak:

  • 2023ko abuztuaren 28tik irailaren 8ra - Matrikula itxita

Ordutegia: 

  • Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 19:00etara

Zenbatekoa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak: Doain.

Bestelako ikasleak: 120 euro

Mailak: 

  • Hasierakoa: zerotik A1ra
  • Erdikoa: A2-B1
  • Aurreratua: B1-B2

Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.

Ikastaroko matrikula espezifikoa betetzeaz gain (begiratu irizpideak beheko atalean), nahitaezkoa da ikasleek maila-testa egitea edo dauzkaten espainola maila bulegora adieraztea ezarritako epe barruan (abuztuaren 23a). Espainola ez dakiten ikasleek eta, beraz, hasierako mailan zuzenean izena eman nahi dutenek, mezu elektroniko bat bidali behar dute cursosidiomas@ehu.eus helbidera epe horren barruan.

Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.

Espainola ikasteko online ikastaro trinkoaren egutegia

  • Eskaerak onartzeko itxiera (online imprimakia): abuztuaren 20a 23:59etan

  • Maila froga online egiteko azken eguna: abuztuaren 23a 23:59etan

  • Ikastaroko matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (ikus beheko baldintzak): abuztuaren 23a

  • Ikasturtearen hasiera ofiziala: abuztuaren 28a

  • Maila aldaketak egiteko azken eguna: abuztuaren 30a

Ezarritako epearen barruan, matrikula bete (ikusi irizpideak hurrengo atalean) eta maila-testa egin edo dauzkaten espainola maila jakinarazi duten ikasleek bakarrik izango dute ikasturte honetan parte hartzeko baimena.

Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak:

  • Eskaera online egiteko inprimakia​​​​​​ - Matrikula itxita

Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (egonaldi datak jaso behar ditu).

UPV/EHUn truke programetako barruan onartuta ez dauden Enlight Europako Unibertsitateko ikasleek, 2023-2024 ikasturteko jatorrizko unibertsitateko matrikula froga ingelesez bidali beharko dute.

Ikasle hauek doan parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero eta ordainketarik egin aurretik, idatzi mesedez mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.

 

Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:

  • Eskaera online egiteko imprimakia - Matrikula itxita
  • UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria (egonaldi datak jaso behar ditu).
  • Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 120 euro.

Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).

Truke programetako ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.

Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) abuztuaren 23a izango dela.

Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Maila froga:

Espainieraren ikastaro trinkoaren maila froga online egingo da.

Horretarako, ezarritako epean (abuztuaren 20a baino lehen) matrikulatutako ikasleek, mezu elektroniko bat jasoko dute test hori egiteko jarraibideekin. Testa abuztuaren 23a baino lehen osatu behar da.

Maila froga egiteko, ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.

Ikasleei mesedez eskatzen diegu beren posta elektronikoari arreta jartzeko, spam posta-karpeta barne, gure mezuak karpeta horretara heldu ahal direlako.

Programak

Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.

Gogorarazten dizuegu guztiz debekatuta dagoela, Ikastaroen Bulegoaren aldez aurreko baimenik gabe, klaseetara sartzeko estekak beste ikasleei ematea edo lagatzea.

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia