CURSOS-ESPAÑOL-OTOÑO-PRIMAVERA

Udazkeneko eta Udaberriko espainola-ikastaroak (presentzialak / online)

Ikastaro hauen helburua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) zaudeten bitartean, espainola hizkuntza ikasten edo hobetzen has zaitezkete, bai maila akademikoan, bai pertsonalean, gure unibertsitatean zaudeten denbora ahalik eta gehien aprobetxa dezazuen. Horretarako, ikastaro presentzialak eta online eskaintzen dizkizuegu ikasgelatik kanpoko jarduerarekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen den formatua!

Informazio orokorra

Irudia

Ikastaroen datak:

  • Udazkeneko ikastaroa (presentziala eta online): 2023ko irailaren 11tik abenduaren 20ra > Ikastaro itxita

  • Udaberriko ikastaroa (presentziala eta online): 2024ko urtarrilaren 22tik maiatzaren 8ra > Ikastaro itxita

Ordutegia: 

Ikastaro presentziala: Astelehen eta asteazkenetan, 13:30etik 15:30era.

Ikastaro online (30 plaza talde eta maila bakoitzeko): astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.

Zenbatekoa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak: Doain.

Bestelako ikasleak: 180 euro.

Mailak: 

  • Hasierakoa: zerotik A1ra
  • Erdikoa: A2-B1
  • Aurreratua: B1-B2

Europar Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) araberako orientagarri mailak.

Ikastaroko matrikula espezifikoa betetzeaz gain (begiratu irizpideak beheko atalean), nahitaezkoa da ikasleek maila-testa egitea edo dauzkaten espainola maila bulegora adieraztea horretarako ezarritako epe barruan (begiratu egutegia). Espainola ez dakiten ikasleek eta, beraz, hasierako mailan zuzenean izena eman nahi dutenek, mezu elektroniko bat bidali behar dute cursosidiomas@ehu.eus helbidera dagokion epe barruan.

Ikastaroetan parte hartu nahi duten ikasleek, maila froga online egin behar izango dute. Maila froga ikasle bakoitzak zein talderi parte hartu behar duen zehazteko balioko du.

Garrantzitsua: ikasleek ezin izango dira ikasgeletan sartu ikastaroko antolatzailetik konfirmazio e-mail bat jaso ez badute. Gelan baimenik gabe sartzen diren ikasleek hutsegiteak pilatuko dituzte, eta horiek ebaluatzeko moduari eragin diezaiokete.

Online ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta truke-programetako ikasleek, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutakoak eta Enlight ikasleek, lehentasuna izango dute beti.

Ikastaro online parte hartzen duten ikasleei gogorarazi nahi diegu guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.

Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.

Espainola ikasteko Udaberriko ikastaroen egutegia (presentziala eta online)

  • Ikastaroaren hasiera ofiziala (klaseak): urtarrilaren 22a

  • Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskera orria online): otsailaren 6a, 23:59etan

  • Maila froga egiteko edo hizkuntza ikastaroen bulegora espainola maila jakinarazteko azken eguna: otsailaren 7a

  • Klasean sartzeko azken eguna (maila adierazpenarekin): otsailaren 12a

  • Matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna (ordainpeko ikasleak edo Enlight - ikusi baldintzak behean): otsailaren 16a

  • Maila edo talde aldaketak eskatzeko azken eguna: otsailaren 16a

Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilaren 22a), ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.

Maila edo talde aldatzeko eskaera nahitaez posta elektronikoz egin beharko da cursosidiomas@ehu.eus helbidera. Ez da onartuko bide horretatik iristen ez den aldaketarik, irakasleen oniritzia izan arren. Maila aldaketaren bat egiten bada ikastaroetako bulegoak baimendu gabe, ikasleei baja emango zaie ikastaroetatik.

Ezarritako epearen barruan, matrikula bete (ikusi irizpideak dagokion atalean) eta maila-testa egin edo dauzkaten espainola maila jakinarazi duten ikasleek bakarrik izango dute ikasturte honetan parte hartzeko baimena.

Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta Enlight Unibertsitateko ikasleak:

  • Eskaera online egiteko inprimakia > Onarpen itxita

Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (egonaldi datak jaso behar ditu).

Enlight unibertsitateko ikasleek (ez presentzialak), eskaera orria betetzeaz gain, jatorrizko erakundean 2023-2024 ikasturteko matrikularen kopia bat aurkeztu beharko dute ingelesez.

Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute espainola ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero, eta ordainketarik egin aurretik, mesedez idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.

 

Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:

  • Eskaera online egiteko imprimakia > Onarpen itxita
  • UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria (egonaldi datak jaso behar ditu).
  • Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro.

Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).

 

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako eta Enlight unibertsitateko ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.

Gogoan izan matrikula osatzeko behar diren agiriak aurkezteko azken eguna (online inprimakiaz gain) otsailaren 16a izango dela.

Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Maila froga:

Ikastaro hauetan dagokion epe barruan matrikulatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute maila froga online egiteko jarraibideekin. Maila froga egiteko epea otsailaren 7an bukatuko da.

Maila froga egiteko, ikasleek Gmail-en helbide elektroniko bat izan beharko dute.

Ezarritako epe barruan maila froga egin ez duten edo beren espainiera-mailaren berri eman ez duten ikasleen matrikula deuseztatuko da.

Ikasleei mesedez eskatzen diegu beren posta elektronikoari arreta jartzeko, spam posta-karpeta barne, gure mezuak karpeta horretara heldu ahal direlako.

 

Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)

Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)

Elurreta eraikina. Nieves Cano kalea, 33
Eraikinaren kokapena
Astelehenak: 215 eta 217 gelak (bigarren solairuan)

Asteazkenak: 204 eta 216 gelak (bigarren solairuan)

Hezkuntza eta Kirol fakultatea, Hezkuntza eraikina. Juan Ibáñez de Sto. Domingo Kalea, 1

Eraikinaren kokapena

Astelehen eta asteazkenetan: Konfirmatu gabeko gela

 

Bizkaiako Campusa (Bilbao)

Bilboko zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.

Bilboko Ingenieritza Eskola: II eraikina. Sarrera Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekutik
Eraikinaren kokapena
II eraikinaren mapa

Gelak: P3M2A (M eraikina, 3. solairua, gela 2), P4M4A (M eraikina, 4. solairua, gela 4), P7I8A (I eraikina, 7. solairua, gela 8) eta P4I1S (I eraikina, 4. solairua, 1. mintegia).

 

Bizkaiako Campusa (Leioa)

Leioako zentrutan matrikulatutako ikasleentzako gelak.

Hezkuntza fakultatea. Sarriena auzoa z/g. Leioa.
Eraikinaren kokapena
Eraikinaren kokapena Leioako campusean

Gelak: 1S02G eta 1S07G (lehen solairua, gelak 2 eta 7), 2S01G (bigarren solairua, gela 1) eta 2S02G (bigarren solairua, gela 2)

 

Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)

Elbira Zipitria Zentroa. Ondarreta pasalekua, 18
Eraikinaren kokapena
Astelehenak: 0.01, 0.03 eta 0.05 gelak (beheko solairuan)

Asteazkenak: 0.01 eta 0.03 gelak (beheko solairuan) eta 1.04 gela (lehen solairuan)

 

Programak

Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia