Preinscripción doctorado

Doktorego programetan izena ematea

IZENA EMATEKO EPEA: 2023ko ekainaren 19tik irailaren 29ra

Zer egin behar dut doktorego programa batean izena emateko?

Doktorego programa batean izena ematea on-line egingo da aipatutako datetan.

Ekainaren 19an irekiko da 2023/24 ikasturtean IZENA EMATEKO EPEA eta irailaren 29ean amaituko da. SAKATU HEMEN izena emateko aplikazio informatikoa erabili ahal izateko.

Izena emateko prozesua errazteko tutorial bat prestatu dugu, bertan dago jasota urratsez urrats izena nola eman. 

Hala eta guztiz ere, arazorik baduzu izena ematerakoan, jarri harremanetan  agertzen den  administratibo kontaktuarekin

Izen ematea balekoa izateko, programarako kandidatuek online bidez bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa. Aplikazioarekin gorabeherarik izanez gero, dokumentazio hori zuzenean bidali ahal da doktorego programa web orrian agertzen den informazio administratibo kontaktuari.

99/2011 Errege Dekretuaren sarbiderako baldintzak bete eta titulua eskatzeko moduan ez dauden pertsonek aurretiko inskripzioa egin ahalko dute  eta onartu egingo dituzte baldin eta matrikula egiten dutenean tituluaren jabe badira.

Eskatzen diren agiriak

  • Curriculum vitae
  • Lehenago egindako titulazio guztien ziurtagiri akademikoen fotokopia, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita (gradua eta masterra, halakorik bada)
  • Sarbiderako tituluen fotokopia (lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza, arkitektura, gradua edo/eta masterra), edo eskatu izanaren frogagiriak.
  • Nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Bestelako merezimenduak (programak behar izandako dokumentazio espezifikoa -“Programan onartua izateko irizpideak” atala bisitatu-, gomendiozko gutunak, etab.)

Titulazioa atzerriko unibertsitate batek eman dien doktoregaien kasuan, aurreko dokumentazioaz gainera, beste hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Titulua Europar Batasuneko unibertsitate batek emana bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean edo ingelesez idatzia badago, gaztelaniako edo euskarako itzulpena aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaile batek egina.
  • Titulua Europar Batasunetik kanpoko unibertsitate batek emana denean, titulua bide diplomatikoaren bidez legeztatu behar da. Euskal Autonomia Erkidegoarena ez den hizkuntza batean edo ingelesez idatzita badago, tituluaren zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da gaztelaniara edo euskarara.
  • Kasu guztietan oro, jatorrizko unibertsitateak emandako egiaztagiria, non adieraziko baita tituluak gaitasuna ematen duela doktorego ikasketak egiteko.

Onarpena

Izena emateko epea behin amaituta, doktorego programako batzorde akademikoak programan onartuak aukeratuko ditu. EUEtik kanpoko atzerritar titulazioa duten kandidatuen kasuan, UPV/EHUren graduondoko batzordea izango da behin betiko sarbidea tramitatuko duen organoa. Onarpena tramitatu eta gero, pertsona bakoitzari jakinaraziko zaio onartuta dagoen ala ez. Izen ematea zertan den jakin ahal izateko, hemen sakatu ahal da.

Hautatutako pertsonek berretsi egin beharko dute, GAUR aplikazioaren bidez, doktorego programan matrikulatzeko asmoa dutela.