ikaslego

Ikaslegoa

Bokazioa

Irudia

Politika eta Administrazio Zientzia Sailetik uste dugu gure graduko ikasleak direla gure kapital garrantzitsuena. Horregatik, ikasleak beren curriculum garapenaren protagonista eta gure gradua hobetzeko aktibo bihurtuko dituzten hainbat ekintza ezartzen ari gara. Zehazki, Sailak lankidetza estua du Unibertsitateko Eztabaida Taldearekin. Gainera, 2016/2017 ikasturtera begira,  ikasleentzako laguntza mintegi osagarri bat jarriko dugu martxan. Amaitzeko, ikasturte honetan ikasleen eta irakasleen zeharkako batzorde bat jarriko da martxan, eragiten diguten gaietan lankidetzan aritzeko.

Unibertsitateko Eztabaida Taldea

Irudia

Eztabaida taldearen oinarria Legebiltzarreko eztabaiden metodologia da. Gai jakin baten inguruko jarrerak 3 eta 5 pertsona arteko taldeetan prestatzen dira, eta eztabaida hasi arte ez dute jakiten zein jarrera defendatu behar duten. Azkenik, epaimahai batek argudiaketa onenak baloratzen ditu. Politika eta Administrazio Zientzia Sailarentzat ohore bat da gure graduko zenbait ikasle talde hau dinamizatzen aritzea. Hori dela eta, ikasleak aukera hau aprobetxatzera bultzatzen ditugu, metodologia honek funtsezko hainbat gaitasun lantzea ahalbidetzen baitu: oratoria, taldeko lana, argudiaketa, inprobisazioa, sormena, ikertzeko gaitasuna, etab.
Edozein informazio behar izanez gero, jarri harremanetan helbide honen bidez: clubdedebate@ehu.eus

Formakuntza Mintegi Osagarria

Irudia

Zenbait ikaslek egindako eskaria kontuan hartuta, bi kurtso osagarri sortu ditugu. Lehenengoa, gehienbat 1. mailako ikasleentzako da, baina nahi duen guztiak hartu dezake parte. Bigarrena, 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Hirugarrena 3. eta 4. kurtsoko ikasleei zuzenduta. Honetan ikasleek identifikatutako gaien inguruko gerturapen politologiko bat egingo da. Kurtsoa urrian eta azaroaren hasieran izango da, aurretik ikasleak matrikulatu behar da eta  20 euroko inskripzio tasa ordaindu. Kurtso hauek Francisco Letamendia irakasle emaritoak eta Perdo Ibarra Politika Zientzian Katedradunak hornituko dituzte. Ikasleek 2 kreditu jasoko dituzte kurtsoan parte hartzeagatik.

Irakasle eta ikasleen zeharkako taldea

2016/2017 ikasturtera begira, ikasleen ordezkariek, lankidetza bekadunek eta irakasleen ordezkariek osatutako lan batzorde bat egingo da. Batzorde horrek honako funtzio hauek izango ditu: 1.- Politologoen maila eta profil profesionala hobetzea; 2.- Ikasleen proposamen akademikoak eta irakaskuntzarekin lotutakoak Zuzendaritzari edo Kontseiluari helaraztea; eta 3.- Informazioa trukatzea eta arazo zehatzak kudeatzea.
Helburua batzorde hau ikasleen eta irakasleen arteko topagune iraunkorra izatea da, ikasleak bere irakaskuntza prozesuko protagonista senti daitezen, Sailari ikasleen beharren gertuagoko ikuspegia emanez.