Breadcrumb

inf_borondatezkopraktikak

Kanpoko Borondatezko Praktikak


Curriculumetik kanpoko praktikak edo boluntarioak dira enpresetan, ikerguneetan edo bestelako erakundeetan egindako egonaldi laburrak, non ikasleek lehendabiziko harremana izango baitute sektore kimikoan era anitzeko lanbide jardunarekin. Praktika hauek borondatezkoak dira, hau da, ez daude ikasketa planaren barruan, ikasturtean edo udan zehar egiten dira, ordaindutakoa edo ordainketa gabekoak izan daitezke eta gobernu kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartu eta 2019ko abuztuaren 6ko EHAAn argitaratutako arautegiak artezten ditu.

Baldintzak

Curriculumetik kanpoko praktikak egin ahal izateko:

  • Graduan: ikasleak titulazioa lortzeko behar diren kredituen erdia (120 kreditu graduko ikasketetan) gainditu beharko du.
  • Masterretan ez da beharrezkoa titulazioko kredituen erdiak gaindituta izatea.

Iraupena

Unibertsitateko arautegian ezarritakoari jarraiki, curriculumetik ateko kanpoko praktikak, ahal dela, ez dira luzatuko akademi ikasturtearen % 50a baino gehiago.
Ikasketak amaitzerakoan praktikak amaituko dira, hala behar. Ikasketak amaituta, aldez aurretik baimendutako praktikak besterik ezin izango da amaitu eta ez dira sinatutako hitzarmenaren iraupenaz harago luzatuko. Praktika aldian zehar, ikasleak eskola aseguruaren babesa izango du.

Borondatezko praktikak egiteko eskariaren prozedura

Prozedura oso-osorik gestionatzen da web bidez, GAUR aplikazioa erabilita, eta interesik duen ikasleak bitara eskatu ahal ditu borondatezko praktika hauek:
1. Borondatezko praktikak (PRAKTIGES) GAUR aplikazioan hautatuz, eskaintzen diren praktiken zerrendatik bere interesekoak hartuta. Zerrenda etengabe eguneratzen da, enpresa eta erakunde laguntzaileek bidalitako eskariak iritsi ahala. Aldez aurretik, ikasleak izena eman eta balioztatu beharko du GAUR-PRAKTIGES aplikazioan.
2. Ikaslearen beraren ekimenaz, enpresa edo erakunde batekin harremana egin eta, curriculumetik kanpoko praktikak egiteko interesa agertu ostean, berarekin aurre-akordio bat lortzen duena.​​​​

Hitzarmenaren sinatzea

Praktikei ekin aurretik, sinatu beharreko hezkuntza lankidetzarako hitzarmena sinatu beharko da Kimika fakultatearen eta praktika garatuko deneko erakundearen artean, praktikaren baldintza bereziak bertan jasota. Hitzarmena ikasleak ere sinatuko du.

Ikaslearen gainbegiratzea

Borondatezko praktiketan ari den ikasleak begirale bat izanen du praktika gunean edo erakundean eta tutore bat unibertsitatean, ikaslearen jarraipen eta gainbegiratzea eginkizun eta ardura dutelarik.
Azken ebaluazioa eta praktiken kalifikazioa

Praktika aldia amaitzerakoan

1. Praktika guneko begiraleak ikaslearen ebaluazio txostena beteko du GAUR aplikazioan.
2. Ikasleak, GAUR aplikazioan ere bai, praktikei buruzko amaiera txosten laburra bete beharko du.
Praktika gunearen eta ikaslearen balioespena jaso eta gero, unibertsitateko tutoreak ikaslearen ebaluazio txostena beteko du GAUR aplikazioaren bidez, berori "gai / ez gai" kalifikatuz. Praktika amaitu ostean eta tutorearen txostena aurkakoa izan ez bada, interesatuak hala eskatuta, praktika egin izanaren ziurtagiria emango zaio, bestean beste, hautazko kredituak eskuratzeko balio dezakeena.

Hautazko kredituen aitorpena

Ikasleak hautazko 12 kreditu aitortzeko eska dezake curriculumetik kanpoko praktikengatik. Aitorpen hori graduko ikasketetan kredituak aitortu eta transferitzeari buruzko araudian ezarritakoaren arabera arautuko da. Ondorio horietarako, 25 orduko praktikaldi bakoitza ECTS kreditu baten baliokidea izango da.

Ikasleek praktikak behar bezala egin izanaren ziurtagiria eskatu beharko dute hemen: GAUR – Borondatezko praktikak. Ziurtagiri horrekin eta eskaera inprimakia behar bezala beteta, Ikasleen Idazkaritzara joan eta hautazko kredituak onartzeko eskatu beharko du ezarritako epeetan.

Zalantzak edo kontsultak

Informazioa zabaltzeko, jarri harremanetan praktiken programa gestionatzeko arduradunekin.

Merce Notario: mercedes.notario@ehu.eus / 943018165

Miren Ostra: miren.ostra@ehu.eus / 943015418

Praktiges Eskuliburuak