2013tik hona burututako kongresuak, jardunaldiak eta mintegiak

Jardunaldia Nazioartekoa

PONENTZIAK AURKEZTEKO CALL FOR PAPER - ITXITA - JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEKO MATRIKULA EGITEKO IKUSI BEHEAN

Noiz eta non

Noiztik: 2023/04/26 Noiz arte: 2023/04/28

Irudia

Deskribapena

JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEKO (PRESENTZIALKI EDO STREAMING-EN BIDEZ) HEMEN: 

 

PARTAIDETZA, IKERKETA-EKINTZA ETA GARAPEN KOMUNITARIOARI BURUZKO NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK

 

ITXITA


Bilbo, 2023ko apirilaren 26tik-28ra. Bizkaia Aretoa.

CALL FOR PAPERS. 1. zirkularra

 

Aurkezpena

Ikerketa-Ekintzak, eredu positibista tradizionalaren aurrean,  hegoaldeko epistemologietatik eta epistemologia feministetatik elikatzen den hurbilketa zientifikoa planteatzen du. Horrela izanda, ikerketa bera ekintza eraldatzaile batera bideratzen da, objektuez ez ezik subjektuez ere ulertzen duena eta “pertsonala politikoa den” premisa feminista bereganatzen duena. Era berean, subjektu kolektiboen eraikuntza komunitate garapenean oinarritutako apustuen erdigunean dago. Kasu honetan, herritar-sare aktiboen egituratzeak komunitatea hobetzea du helburu. Ikus daitekeenez, beraz,, ikerketa-ekintza guztiz bat dator garapen komunitarioarekin, izan ere, arazoak protagonistekin definitzea bilatzen du, lankidetzatik eta ekintzatik ikertuz, komunitatearekin eta komunitatetik inplementatu eta ebaluatuko diren irtenbide kolektiboak bilatuz. Aurretiaz modu indibidualean interpretatutako arazoak politizatzeko asmoz, ikerketa-ekintzari esker, komunitate-garapenak "zer da neureaz?" logikatik, "zer da geureaz?" logikara igarotzea errazten du, antolaketa-dinamika batean, non "pertsona gutxik asko egin, agindu eta erabakitzen" egon beharrean, "pertsona askok gutxi egiten" egongo diren.


Ikerketa-ekintzak komunitateen garapena modu eraldatzaile eta konprometituan metodologikoki, antolamenduan eta politikoki egituratzeko duen gaitasun horrek garrantzi handiagoa du, are gehiago, bizi dugun krisi politiko, ekologiko, sozial eta ekonomikoaren testuinguruan. Politikaren deslegitimazioa, gure ekosistemen kolapsoa, frustrazioa eta amorru soziala eta laneko zein bizitzako prekarietatea oinarri dituen eredu neoliberalaren aurrean, larrialdi kolektiboak, hala nola, minen politizazioa, kalteberatasunen artikulazio intersekzionala, sare sozialen birsorkuntza edo subjektu berrien sorrera, komunitateak egituratu nahi dituzten ikerketa-ekintzetan oinarritu daitezke.


Helburuak
Hurbilketa parte-hartzaile eraldatzaileak egituratzen dituzten ikerketa ekintzaren eta komunitate-garapenaren arteko elkargunetik sortzen diren erronkei eta aukerei helduko dieten hausnarketak bilatzen ditugu.. Gogoeta arauemailean nahiz esperientzia praktikoan oinarrituta egon daitezke. Metodologietan, antolatzeko moduetan eta esperientzian oinarritutako porrotak eta saiakera arrakastatsuak biltzen dituzten ekarpenak interesatzen zaizkigu. Ikerkuntza-ekintza eta garapen komunitarioa ekonomiarekin, demokraziarekin, justizia sozialarekin edota genero-, kultura- edo etnia-berdintasunarekin duten harremana birpentsatzeko hurbilketetan ere interesa dugu.

Beraz, komunitatearen egituraketa helburu duten ikerketa-ekintzan oinarritutako prozesu parte-hartzaileen erronka teoriko, antolamenduzko, metodologiko eta epistemologikoak agerian uzten dituzten proposamenak aurkeztera animatzen zaituztegu.

 

Parte hartzeko modalitateak

Deialdia zabalik dago protagonistek euren esperientziak edo ikerketa akademikoak aurkezteko.
Onartu aurretik, proposamenak berrikuste-prozesu baten pean jarriko dira.
Aurrez aurreko aurkezpenei emango zaie lehentasuna. Europatik kanpo bizi diren pertsonek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte hitzaldiak modu birtualean.


Matrikula

Izena emateko hainbat aukera eskainiko dira, eta horiei lotutako kostuen arabera finkatuko dira prezioak.

- 50 euro ponente bakoitzak (matrikulatu gabe ez da zihurtagirik emango)

 

Data nagusiak

- Ponentzietarako proposamenen irekiera:  2022/10/10

- Ponentzietarako proposamenak aurkezteko azken eguna: 2023/02/28

- Onarpenaren jakinarazpena: 2023ko martxoaren 5a

- Argitaratu nahi izanez gero, artukuluaren laburpen zabalagoa bidaltzeko azken eguna: 2023ko martxoaren 31.

 

Artikulu argitaratzea

Parte-hartzaileek, nahi izanez gero, beren laburpenak baloratzeko eskatu ahal izango dute, Prisma Social aldizkariaren (Scopus Q3) 43. zenbakian argitaratuko den Investigación Acción y desarrollo comunitario izeneko monografiko batean sartzeko. 20 laburpen aukeratuko dira, eta egileek 2023ko uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dute aldizkariaren arauetara egokitutako behin betiko testu bat. Bidalitako testu guztiak parekoen ebaluazio bitartez berrikusiko dira; beraz, laburpenaren onartzeak ez du esan nahi testua argitaratuko denik.

 

Proposamenen aurkezpena

Ponentzia bat aurkeztuz parte hartu nahi bada, hurrengo formularioaren bitartez aurkeztu daitezke proposamenak: ITXITA


Antolaketa eta kontaktua


Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak antolatzen ditu, CLACSOko Metodologia eta Prozesu Parte-hartzaileen Taldearekin eta iS+D Fundazioarekin elkarlanean. Informazio gehiagorako: partehartuz2022@gmail.com