2013tik hona burututako kongresuak, jardunaldiak eta mintegiak

Kongresua

Analisi Politiko Kritikoaren III. Nazioarteko Kongresua: "POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER + SOBERANIA"

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11 Noiz arte: 2015/11

Irudia

Deskribapena

Nazioarteko kongresu honetan, azken urteotan bai mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu nahi izan ditugu.

Egun, antolaketa sozialerako eta poltiikorako modelo berriak sortzen ari dira, analisien estrategiek elkarri eragiten diote, tresna eta kontzeptu teorikoak birformulatzen ari dira eta Estatua eta mugimendu sozialen arteko harremanak berreraikitzen ari dira. Hori dena eraldatze demokratikorako logika baten oinarrian gertatzen ari da, zapalketa logika zaharren aurrean.

Horretarako, lau lan-talde sortu ziren:

1. POLITIKA BERRIA: PROZESUAK, MEKANISMOAK ETA ERAGILEAK.

2. INTERSEKZIONALITATEA.

3. DEMOKRAZIA ETA POPULISMOA: EUROPA ETA LATINOAMERIKA ISPILUARI BEGIRA.

4. ESTATUGINTZA vs. HERRIGINTZA.