Info_presentación

Presentación

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila (HEIS) 2003. urtean sortu zen oraingo egiturarekin. Hiru jakintza-arlo ditu barruan: Euskal Filologia, Hizkuntzalaritza Orokorra eta Ekialde Urruneko Hizkuntzak eta Kultura. Bere egoitza UPV/EHUko Letren Fakultatean dago.

Graduko irakaskuntza guztia Arabako Campusean ematen du: Euskal Ikasketetako Graduan bereziki, baina baita Letren Fakultateko gainerako graduetan eta Gizarte Langintzako Graduan ere.

Graduondoko irakaskuntzari dagokionez, Saila "Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia" unibertsitate-masterraz arduratzen da. Halaber, HEISeko irakasle-ikertzaileek guztira UPV/EHUko sei unibertsitate-master eta doktorego programa ofizialetan parte hartzen dute:

  • "Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia" unibertsitate-masterra eta doktoregoa."Hizkuntzalaritza" unibertsitate-masterra eta doktoregoa.

  • "Hizkuntza Politikak eta Plangintza" unibertsitate-masterra.

  • "Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan / Language Acquisition in Multilingual Settings" (LAMS) unibertsitate-masterra eta doktoregoa.

  • "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" unibertsitate-masterra eta doktoregoa.

  • "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza" (MFPS/BBLH) masterra.

Ikerkuntzaren alorrean, Saileko irakasle-ikertzaileek filologia, hizkuntzalaritza, itzulpengintza eta literaturaren inguruko hainbat ikerketa-lerro garatzen dituzte eta hainbat ikerketa-proiektu eta ikerketa-taldetan parte hartzen dute.